Zubiaurre etxea eraitsi dute
Lazkaoko udaletxearen atzean zegoen Zubiaurre etxea desagertu da. Aurreko astean eraitsi zuten lau solairuko etxebizitza, XIX. mendearen bukaera alderako bazena. Alboan zeuden komun publikoen etxetxoa ere bota egin dute. Komunentzat areto berria egokit...
Lazkaoko udaletxearen atzean zegoen Zubiaurre etxea desagertu da. Aurreko astean eraitsi zuten lau solairuko etxebizitza, XIX. mendearen bukaera alderako bazena. Alboan zeuden komun publikoen etxetxoa ere bota egin dute. Komunentzat areto berria egokitu artean, komun publikoen zerbitzua udaletxean bertan jarri du Udalak. Zubiaurreren orubean eraikin berria altxatuko dute orain, zortzi etxebizitzakoa.