Amezti Mendi Elkartekoak Aralarrera eta Errioxara joango dira irailean
Zegamako Amezti Mendi Elkarteak bi irteera antolatu ditu irailerako. Igande honetan, hilaren 11n, eta irailaren 18an. Igande honetan etxetik gertu ibiliko dira Zegamako mendizaleak. Lizarrustiko gainetik abiatu, Altzolatik pasatu eta Larraitzen amaitu...
Zegamako Amezti Mendi Elkarteak bi irteera antolatu ditu irailerako. Igande honetan, hilaren 11n, eta irailaren 18an.
Igande honetan etxetik gertu ibiliko dira Zegamako mendizaleak. Lizarrustiko gainetik abiatu, Altzolatik pasatu eta Larraitzen amaituko dute ibilaldia.
Irteerara joan nahi duenak goizeko 7:30etarako Zegamako plazan egon behrko du. Ibilaldi honetarako gosaria elkarteak prestatuko du. Elkartetik adierazi dutenez ibilaldia «erraza» da eta bazkal ordurako mendizaleak etxean izango dira.
Arabar Errioxara autobusez
Amezti Mendi Elkarteak irailerako antolatu duen bigarren irteera irailaren 18an egingo dute. Kasu honetan Gasteiz eta Sabiñanigoko mendi elkarteekin duten anaikidetzaren ondorioz elkarrekin joango dira Arabar Errioxago mahastiak ezagutzera.
Arabar Errioxara joateko autobus zerbitzua jarriko du Amezti Ekarteak. Autosean joateko aurrez izena ematea ezinbestekoa izango da, horretarako irailaren 14a baino lehen 618 296 391 telefono zenbakira deitu eta Emiliori edo 690 056 082 zenbakira deitu eta Asierri eman beharko zaio izena.
Irteera honetan mendian egiteko hamaiketakoa norbere etxetik eraman beharko da. Mendi buelta egin ondoren, upategi batean bazkalduko dute Sabiñanigo, Gasteiz eta Zegamako mendi elkarteetako kideek.