Igeriketa Lantzenekin zuen kontratua eten du Ordiziako Udalak
Ordiziako Majori kiroldegia kudeatzen zuen Igeriketa Lantzen enpresarekin zuen kontratua bertan behera uztea erabaki du Ordiziako Udalak. Atzo arratsaldean egin zuen Majoriko administrazio kontseiluak gaiari buruz hitz egiteko bilera, eta kontseiluak aho batez erabaki zuen kontratua etetea. Uztailaren azkenaz geroztik hartzekodunen lehiaketan sartua dago Igeriketa Lantzen enpresa, galera ekonomiko handiak dituela argudiatuta. Egoera ikusita, udalak kontratua eten du, eta orain duen helburu nagusia kiroldegiaren zerbitzuei eustea da. Igor Eguren alkateak eta Juan Mari Gereñu kiroletako zinegotziak eman dute gaur erabakiaren berri. Udal arduradunek argi utzi dute Igeriketa Lantzen enpresaren egoera ekonomikoak ez duela lotura zuzenik Majori kiroldegiaren kudeaketarekin. “Beste arrazoi batzuengatik sartu da Igeriketa Lantzean hartzekodunen lehiaketan”. Enpresaren ordezkariei erabakiaren berri eman ondoren, langileekin bildu ziren atzo udal arduradunak. Egurenen arabera, orain arteko lan baldintza eta soldata berarekin jarraitzeko proposamena egin zieten langileei, eta langileek harrera ona egin zieten proposamenari. “Hainbat enpresarekin hitz egiten ari gara, eta enpresa horiei eskaintzen ari garena da kudeaketa hori egun dagoen lan-talde berarekin hartzea. Hori da itxiko duguna, argi eta garbi utzita baldintzak horiek direla”. Administrazio Kontseiluak sei hilabeteren buruan erabakiko du zein izango den kiroldegia kudeatzeko eredu berria, eta bien bitartean, “kiroldegiak egun bakar batean ateak itx ez ditzan” lan egingo du udalak. [...]
Ordiziako Majori kiroldegia kudeatzen zuen Igeriketa Lantzen enpresarekin zuen kontratua bertan behera uztea erabaki du Ordiziako Udalak. Atzo arratsaldean egin zuen Majoriko administrazio kontseiluak gaiari buruz hitz egiteko bilera, eta kontseiluak aho batez erabaki zuen kontratua etetea. Uztailaren azkenaz geroztik hartzekodunen lehiaketan sartua dago Igeriketa Lantzen enpresa, galera ekonomiko handiak dituela argudiatuta. Egoera ikusita, udalak kontratua eten du, eta orain duen helburu nagusia kiroldegiaren zerbitzuei eustea da. Igor Eguren alkateak eta Juan Mari Gereñu kiroletako zinegotziak eman dute gaur erabakiaren berri. Udal arduradunek argi utzi dute Igeriketa Lantzen enpresaren egoera ekonomikoak ez duela lotura zuzenik Majori kiroldegiaren kudeaketarekin. “Beste arrazoi batzuengatik sartu da Igeriketa Lantzean hartzekodunen lehiaketan”.
Enpresaren ordezkariei erabakiaren berri eman ondoren, langileekin bildu ziren atzo udal arduradunak. Egurenen arabera, orain arteko lan baldintza eta soldata berarekin jarraitzeko proposamena egin zieten langileei, eta langileek harrera ona egin zieten proposamenari. “Hainbat enpresarekin hitz egiten ari gara, eta enpresa horiei eskaintzen ari garena da kudeaketa hori egun dagoen lan-talde berarekin hartzea. Hori da itxiko duguna, argi eta garbi utzita baldintzak horiek direla”. Administrazio Kontseiluak sei hilabeteren buruan erabakiko du zein izango den kiroldegia kudeatzeko eredu berria, eta bien bitartean, “kiroldegiak egun bakar batean ateak itx ez ditzan” lan egingo du udalak.
Gaur arratsaldean, 18:30ean, kiroldegiaren erabiltzaile, herritar eta kirol taldeekin bilera egingo dute udal arduradunek, kiroldegiaren inguruan sortu den auziaren berri emateko.