Ospakizun zibilak egiteko aretoa prestatu du Ezkio-Itsasoko Udalak
Gizartean ohiturak aldatzen ari dira eta jendeak, ospakizunak egiteko gero eta gutxiago jotzen du elizara. Ezkio-Itsasoko Udalak ospakizun zibilak eta batez ere hiletak egiteko areto baten beharra ikusten zuen. Hainbat herritarrek ere eskatu zuten zerbitzu hori. Eskaera horri erantzun nahian, udalak Santa Lutzi auzoan egin duten udal eraikin berriko lehenengo solairuko areto bat prestatu du, zerbitzu hori eman eta ospakizun zibilak egiteko. Aretoa kultur ekintza ezberdinak egiteko erabili izan da orain arte. Tomas Etxaniz, herriko alkatearen arabera, «aretoa ospakizun zibilak egiteko ere aproposa» dela iruditu zaie eta ospakizun horiek egin nahi dituenak aretoa eskuragarrai izango duela azaldu du. Ospakizun zibilen artean gehien egiten direnak hiletak dira. Ezkio-Itsasoko Udalak ordea, ez du aretoa erabilera horretara mugatu nahi; oraindik bataio zibil gutxi egiten direla badakiten arren, aurrera begira haur jaio berriei ongietorri ospakizunak egiteko aukera ere eskainiko du Ezkio-Itsason prestatu duten aretoak. Ezkontzei dagokionean, udaletxeko areto nagusian egin dituzte orain arteko ospakizunak. Areto berri horrek ezkontzeko ere balioko duen arren, ezkontideei utziko zaie ospakizuna udaletxeko zein aretotan egin nahi duten erabakitzen. Ezkontza bakoitzean izaten den gonbidatu kopuruaren arabera areto bat edo bestea erabili ahal izango dute. Ospakizun zibilak egiteko aretoa udaletxeko beheko solairuan dago. Aretora sartu eta zabaltasuna eta erosotasuna nabarmentzen du [...]
Gizartean ohiturak aldatzen ari dira eta jendeak, ospakizunak egiteko gero eta gutxiago jotzen du elizara. Ezkio-Itsasoko Udalak ospakizun zibilak eta batez ere hiletak egiteko areto baten beharra ikusten zuen. Hainbat herritarrek ere eskatu zuten zerbitzu hori. Eskaera horri erantzun nahian, udalak Santa Lutzi auzoan egin duten udal eraikin berriko lehenengo solairuko areto bat prestatu du, zerbitzu hori eman eta ospakizun zibilak egiteko.
Aretoa kultur ekintza ezberdinak egiteko erabili izan da orain arte. Tomas Etxaniz, herriko alkatearen arabera, «aretoa ospakizun zibilak egiteko ere aproposa» dela iruditu zaie eta ospakizun horiek egin nahi dituenak aretoa eskuragarrai izango duela azaldu du.
Ospakizun zibilen artean gehien egiten direnak hiletak dira. Ezkio-Itsasoko Udalak ordea, ez du aretoa erabilera horretara mugatu nahi; oraindik bataio zibil gutxi egiten direla badakiten arren, aurrera begira haur jaio berriei ongietorri ospakizunak egiteko aukera ere eskainiko du Ezkio-Itsason prestatu duten aretoak.
Ezkontzei dagokionean, udaletxeko areto nagusian egin dituzte orain arteko ospakizunak. Areto berri horrek ezkontzeko ere balioko duen arren, ezkontideei utziko zaie ospakizuna udaletxeko zein aretotan egin nahi duten erabakitzen. Ezkontza bakoitzean izaten den gonbidatu kopuruaren arabera areto bat edo bestea erabili ahal izango dute.
Ospakizun zibilak egiteko aretoa udaletxeko beheko solairuan dago. Aretora sartu eta zabaltasuna eta erosotasuna nabarmentzen du bisitariak. Pareten kolore txuriak eta aulki laranjen bizitasunak ikutu berezia ematen diote lokalari. Etxanizek aretoa osatzeko ikus-entzunezkoak eskaintzeko ekipoa eta oholtza jartzea falta dela aipatu du. Irailaren erdi alderako aretoa «erabat ekipatua» egotea aurreikusten dute.
Lokalaren erabilpenari dagokionean, erabili nahi duneak udaletxera deitu besterik ez du egin behar. Etxanizek, ospakizunak egin nahi dituzten herritarrek lehentasun osoa izango dutela aipatu du. Udalak, herritarrek behar dutenean zerbitzu hau ere aukeran izatea garrantzitsua dela uste du.
Lokalaren erabilerari dagokionean gehienbat hileta zibilak egiteko erabiliko delakoan daude Ezkio-Itsason. Hildakoan gorpua errausteko aukera gero eta familia gehiagok egiten du, eta orain arte senitartekoak agurtzeko egiten ziren erritoak aldatzen ari direlako, aretoa hildakoak agurtzeko aproposa izan daitekeela uste du Exanizek.
Udalaren aldetik herritarrei zerbitzu berri bat eskaini nahi izan zaie lan honekin. Herri txikia izanagatik, Ezkio-Itsason ospakizun zibilak egiteko aukera dago.