Pirritxek eta Porrotxek bi emanaldi egingo dituzte irailaren 17an
Pirritx eta Porrotx pailazoek bi emanaldi egingo dituzte irailaren 17an Beasaingo Antzizar kiroldegian. Txernobilgo Lagunak elkarteari laguntzeko dirua biltzeko emanaldiak izango dira, eta sarrerak bihartik aurrera egongo dira salgai Mirentxu liburudendetan (Nafarroa Etorbidean eta Kale Nagusian). Ikuskizunetan Lore eta Pupu, Pirritxen umeak, ezagutzeko aukera egongo da, eta emanaldietan izango dira Irrien Lagunak klubeko gainerako laguntzaileak ere: Tiritatxo, Largabista, Marikalanbre, eta Martinbertso. Lagun guztiek elkarrekin, osasuna, natura, zientzia, kultura eta, batez ere, elkartasuna balioak landuko dituzte ikuskizunetan, Txernobilgo istripuaren ondorioek, arlo horietan izan dutelako eragina. Irailaren 17ko ikuskizunetan nabarmenduko duten balioa, ordea, elkartasunarena da: «Abestian esaten den bezala, eman eta jaso, jaso eta eman, hori da elkartasuna, eta guk modu batean ematen dugu, baina haiek ere asko ematen digute», zehaztu du Joxe Mari Agirretxe Porrotxek. Elkartasuna irria eta herria elkartuz adieraziko dute, «irriz ere izan daitekeelako eskuzabala», eta herriz, «Euskal Herriak beti erakutsi duelako herri eskuzabala dela, eta elkarte asko daudelako laguntzeko prest. Horietako bat da Txernobilen Lagunak elkartea». Hogehita bost urte laguntzen Txernobilen Lagunak elkarteak 25 urte daramatza Ivankov herriko haurrak udan Gipuzkoara ekartzen, «hemen igarotzen dituzten bi hilabetean indarrak berreskuratzen dituztelako eta ondoren Ukrainako negu gogorra hobeto igarotzen dutelako», jakinarazi du Jon Ezenarrok, Txernobilen Lagunak elkarteko kideak. [...]
Pirritx eta Porrotx pailazoek bi emanaldi egingo dituzte irailaren 17an Beasaingo Antzizar kiroldegian. Txernobilgo Lagunak elkarteari laguntzeko dirua biltzeko emanaldiak izango dira, eta sarrerak bihartik aurrera egongo dira salgai Mirentxu liburudendetan (Nafarroa Etorbidean eta Kale Nagusian).
Ikuskizunetan Lore eta Pupu, Pirritxen umeak, ezagutzeko aukera egongo da, eta emanaldietan izango dira Irrien Lagunak klubeko gainerako laguntzaileak ere: Tiritatxo, Largabista, Marikalanbre, eta Martinbertso. Lagun guztiek elkarrekin, osasuna, natura, zientzia, kultura eta, batez ere, elkartasuna balioak landuko dituzte ikuskizunetan, Txernobilgo istripuaren ondorioek, arlo horietan izan dutelako eragina.
Irailaren 17ko ikuskizunetan nabarmenduko duten balioa, ordea, elkartasunarena da: «Abestian esaten den bezala, eman eta jaso, jaso eta eman, hori da elkartasuna, eta guk modu batean ematen dugu, baina haiek ere asko ematen digute», zehaztu du Joxe Mari Agirretxe Porrotxek. Elkartasuna irria eta herria elkartuz adieraziko dute, «irriz ere izan daitekeelako eskuzabala», eta herriz, «Euskal Herriak beti erakutsi duelako herri eskuzabala dela, eta elkarte asko daudelako laguntzeko prest. Horietako bat da Txernobilen Lagunak elkartea».
Hogehita bost urte laguntzen
Txernobilen Lagunak elkarteak 25 urte daramatza Ivankov herriko haurrak udan Gipuzkoara ekartzen, «hemen igarotzen dituzten bi hilabetean indarrak berreskuratzen dituztelako eta ondoren Ukrainako negu gogorra hobeto igarotzen dutelako», jakinarazi du Jon Ezenarrok, Txernobilen Lagunak elkarteko kideak.
Elkarteko kideek hainbat bidaia egin dituzte urte hauetan guztietan Ukrainara, eta bertako egoera gertutik ezagutzeko aukera izan dute. Ezenarrok azaldu duenez, «biztanle gehienak baserritik bizi dira, eta kutsatutako produktuak jaten dituzte, lurrak kutsatuta daudelako. Beraiek beti esaten dute: edo goseak hil, edo kutsatuta hil».
Sei urte Marinarekin
Ikuskizunen aurkezpenean izan zen baita ere Justo Argoitia, Urretxun jaiotako Zumaiarra. Argoitiak eta bere emazteak, sei urte daramatzate udan Ukrainako Marina etxean hartzen. Argoitiak kontatu duenez, esperientzia oso polita da etxean haur bat harreran hartzea, «nahiz eta lehen urtea gogorra izaten den: berak ez du gure hizkuntza ezagutzen, guk ere ez berea, eta mimo handia behar da».