Zaldibiako udal batzordeak irailean zehar hasiko dira zehaztutako gaiak lantzen
Zaldibiako Udalak aurreko ostegun arratsean azaldu zuen hasi berri den legealdian zein funtzionamendu izango duen. Batzordeak arloka banatu, arduradunak izendatu eta osaera finkatu ondoren, esku artean dituzten gaien errepasoa egin zuten lehenbiziko herri batzarrean, 42 herritarren aurrean. Irailean ekingo die batzorde bakoitzak bilerei. Udal gaiak lantzeko funtzionamendu-modua bost batzordeetan oinarrituko da, nagusiki. Herritarrek osatutako lan-talde horietan gaiak «planteatu, eztabaidatu eta erabakiko» dira. Ostegunean jakinarazi zituen udal batzordeen arduradun zein zinegotzi izango diren, eta talde bakoitza zenbat herritarrekin osatuta dagoen. Denera 56 dira. Udal gobernua osatzen dute Bilduko zazpi zinegotziek gidatuko dituzte lan-taldean; Zaldibian Herrigintzan taldeak bi ordezkari ditu, eta batzorde guztietan parte hartuko dute. Udal Herri Batzarrak egiteko asmoa ere bada. Bi motatakoak lirateke. Batetik, batzordeen eta udalaren lanaren berri emateko urtean «gutxienez» bi batzar ireki antolatuko ditu Udalak, informazioa zuzenean emateko. Horiez gain, gaiaren garrantziaren arabera, «behar adina» udal herri batzar deitzea da asmoa, «gaiak hala eskatzen duen bakoitzean». «Herriaren etorkizunerako garrantzitsu diren erabakiak hartzeko, nahiz udalean erabaki garrantzitsuen inguruan desadostasun handiak daudenean argitzeko» lirateke batzarrak. Alkatetzan, bestetik, herritarrak hartzeko ostegunero egongo da ordezkariren bat, egun osoan. Lanak eta proiektuak Herri batzarrean errapasatu zituzten udalkideek hasitako edo buruan dituzten lanak zeintzuk diren. Egitasmoen arloan, udala Herri Antzokia berritzeko proiektua [...]
Zaldibiako Udalak aurreko ostegun arratsean azaldu zuen hasi berri den legealdian zein funtzionamendu izango duen. Batzordeak arloka banatu, arduradunak izendatu eta osaera finkatu ondoren, esku artean dituzten gaien errepasoa egin zuten lehenbiziko herri batzarrean, 42 herritarren aurrean. Irailean ekingo die batzorde bakoitzak bilerei.
Udal gaiak lantzeko funtzionamendu-modua bost batzordeetan oinarrituko da, nagusiki. Herritarrek osatutako lan-talde horietan gaiak «planteatu, eztabaidatu eta erabakiko» dira.
Ostegunean jakinarazi zituen udal batzordeen arduradun zein zinegotzi izango diren, eta talde bakoitza zenbat herritarrekin osatuta dagoen. Denera 56 dira. Udal gobernua osatzen dute Bilduko zazpi zinegotziek gidatuko dituzte lan-taldean; Zaldibian Herrigintzan taldeak bi ordezkari ditu, eta batzorde guztietan parte hartuko dute.
Udal Herri Batzarrak egiteko asmoa ere bada. Bi motatakoak lirateke. Batetik, batzordeen eta udalaren lanaren berri emateko urtean «gutxienez» bi batzar ireki antolatuko ditu Udalak, informazioa zuzenean emateko.
Horiez gain, gaiaren garrantziaren arabera, «behar adina» udal herri batzar deitzea da asmoa, «gaiak hala eskatzen duen bakoitzean». «Herriaren etorkizunerako garrantzitsu diren erabakiak hartzeko, nahiz udalean erabaki garrantzitsuen inguruan desadostasun handiak daudenean argitzeko» lirateke batzarrak.
Alkatetzan, bestetik, herritarrak hartzeko ostegunero egongo da ordezkariren bat, egun osoan.
Lanak eta proiektuak
Herri batzarrean errapasatu zituzten udalkideek hasitako edo buruan dituzten lanak zeintzuk diren. Egitasmoen arloan, udala Herri Antzokia berritzeko proiektua lantzen ari dela jakinarazi zen. Arau subsidiarioak lantzen hastea ere aurreikusi dute, tartean udaletxe, herriko plaza eta inguruaren birmoldaketa.
Lehendik abiatuta zeuden lanen artean, parke botanikoan gorputz ariketak egiteko makinak jartzea, eskolako kirol pista ingurua egokitzea, plazan jolasleku berria jartzea; eta Aiestaran Errekan ur azpiegitura, Urtesabelen ur zikinen sarea bukatzea eta Ur Kontsortzioarekin ur zikinak kudeatzeko adostasuna lortu izana aipatu ziren.
Egungo udal taldeak bideratu dituen proiektuak Erein programara diru laguntzak eskatzeko prestatutako lanak dira, batetik: eskolako aldagelak, komunak eta argiteria berritzea, baita Resti frontoiko argiteria ere; bestetik, Kanpain atzeko bidea konpontzen hastea, eskolako haurren baratzea hesitzea, edota autobus geralekuetan zutabe digitalak jartzeko gestioak egitea.
Udal batzordeak
Arduradunak, osaketa eta hurrengo bilerak
- Alkatetza. Joxean Etxabe.
- Hirigintza. Arduradunak: Eñaut Hernandez, Iñaki Golmaio, Joxean Etxabe. Partaideak: 10. Hurrengo bilera: irailak 13, 18:00etan, udaletxean.
- Kultura, Gazteria, Kirola eta Euskara. Ibai Azurmendi, Ibai Beloki. 10 partaide. Jaietako bilera: irailak 6, 18:00; ohikoa: irailak 13, 19:00, Karreanen.
- Zerbitzuak, Gizarte ongizatea eta Berdintasuna. Jon Mikel Ruano, Mari Karmen Irastortza. 7 partaide. Irailak 7, 19:00, udaletxean.
- Ingurumena, Mendia eta Lehen sektorea. Xabier Irastortza. 10 partaide. Irailak 21, 19:00, udaletxean.
- Herritarren parte-hartzearen sustapena. Mari Karmen Irastortza, Eñaut Hernandez. 19 partaide. Irailak 14, 19:00, Karreanen.