Garikoitz Bravok mendiko saria irabazi du Etorkizunekoen Tourrean
Garikoitz Bravo txirrindulari lazkaotarra (Caja Rural) mendian ari da eltzetik babak ateratzen. Udako hirugarren titulua Etorkizunekoen Tourrean eskuratu zuen herenegun, Frantzian. Mendiko saria irabazi du. Hala, 23 urtez azpiko txirrindulari profesion...
Garikoitz Bravo txirrindulari lazkaotarra (Caja Rural) mendian ari da eltzetik babak ateratzen. Udako hirugarren titulua Etorkizunekoen Tourrean eskuratu zuen herenegun, Frantzian. Mendiko saria irabazi du. Hala, 23 urtez azpiko txirrindulari profesionalen etapakako itzuli garrantzitsuenean podiumera igo da. Tourra Juan Esteban Chaves kolonbiarrak irabazi du.
Bravo Ordiziako Klasikan hasi zen uda parteko ikuskizuna ematen, uztailaren 25ean. Eguneko ihesaldi luzeenean ibili, eta mendiko elastikoa jantzi zuen. Abuztuan Portugalgo Itzulian ere (10 etapakoa) lorpen bera egin zuen.
Bestetik, herenegun amaitu zen Espainiako Vuelta. Partaide goierritar bakarrak, Aitor Perez Arrieta zegamarrak (Lampre), 106. postuan bukatu du. Bere hirugarren Vuelta osatu du; 2004an Cafes Baquerekin eta 2009an Contentpolis-Amporekin egin zuen.