Garikoitz Bravo txirrindulari lazkaotarra (Caja Rural) mendian ari da eltzetik babak ateratzen. Udako hirugarren titulua Etorkizunekoen Tourrean eskuratu zuen herenegun, Frantzian. Mendiko saria irabazi du. Hala, 23 urtez azpiko txirrindulari profesion...
Jon Maia urretxuar jatorriko bertsolaria azken hiru urteotan egiten ari den Gazta zati bat dokumentala azken fasean sartua dela jakinarazi du Nazioen Mundua ekimenak. Maia eta bere lan-taldea aurreko asteazkenean Ordizian zen, gazta lehiaketa eta enkan...
Legorretako erretiratuek eta pentsiodunek igandean, irailak 18, ospatuko dute urteroko jaialdia, bazkari eta guzti. Astean zehar, ordea, ekitaldiak antolatu ditu Aldaieta jubilatu elkarteak. Bihar, 17:00etan, pilotalekuan, toka, bote eta igel lehiaketa...
Odol emaileen Lazkaoko ordezkaritzak herritar guztiei dei egin die gaurko, odola eman dezaten. Kultur etxean 18:30etik 20:30era egongo da aukera. Ohiko emaileez gain, tartean-tartean eman ohi dutenei eta inoiz joan ez direnei ere hots egin die, batik b...
Ordiziako Udaleko euskara zerbitzuak, etorkinentzako Aisa ikastaroa antolatu du aurten ere. Urriaren 3an hasiko da eta dagoeneko zabaldu dute izena emateko epea. Ikastaro horren bidez, honera bizitzera etorri diren etorkinei euskarara gerturatzeko bide...
Dozenaka bertsolari eta bertsozaleren bilgune izan den Lazkao Txiki Bertsopaper Lehiaketak 20 urte bete ditu. Haren sorreraz, ibiliaz eta geroaz hitz egin dute Argi Berri elkartekoek Goierriko Bertso Eskolaren X. urteurrenaren harira sortutako ekimena da Joxemiel Iztueta Lazkao Txiki-ren izena daraman bertsopaper lehiaketa. 1992. urtea da. Bertso Eskola kudeatzen duen Ordiziako Argi Berri elkarteko kideek «gerorako zerbait utzi» nahi zuten urteurren horren bueltan, eta bertsopaper lehiaketa bat antola zezaketela pentsatu zuten. Joxe Mari Barandiaranek ondo gogoan ditu garai haiek. Pastorala egin berria zen Ordizian, bertso eskolako umeekin grabazio bat ere egina zuten, eta Hamar urteko uzta izenburupean liburuxka bat atera zuten Argi Berrikoek, baina beste zerbaiten nahia ere bazuten: «Garai hartan ez dakit modan zegoen, baina leku askotan hasi ziren bertsopaper lehiaketak antolatzen. Baserrirena martxan zegoen, Balendin Enbeitarena ere bai, Joxe Lejarretarena… Ordurako mordoxka bat bazegoen, eta guk ere antolatzea erabaki genuen», gogoratu du. Behin erabakia hartuta, lehiaketa bataiatzea zen hurrengo urratsa. Barandiaranen esanetan, hasiera batean 1936ko txapelketan parte hartu zuten bi ordiziarretako baten izena, Artxanberri –jaiotzez zaldibiarra zen– edo Mintegirena, jartzea zerabilten buruan, baina Mikel Mendizabal bertsolariak «erraza» zutela esan zien, eta Lazkao Txikiren izena erabil zezaketela azaldu. «Lazkao Txikik ondo hartu zuen proposamena, baina baldintza bakarra jarri [...]
Itsasondoko haur eskolan 2011-2012 ikasturterako matrikulazio epea datorren astelehenean irekiko dute. Irailaren 19tik 30era eman ahalko da izena. Gurasoek aurrez informazioa jaso nahiko balute, aste honetan eskura dezakete, 07:30etik 17:00etara bitart...
Joxe Ramon Agirre Marron mendizale ataundarrak ekoitzitako Dolpo ikus-entzunezkoa emango dute bihar, asteazkena, Lazkaoko Maizpide euskaltegian. Udako 38. Ikastaroen egitarauko azken aurreko emanaldia da. 21:30ean hasiko da, euskaltegiko zinema aretoan...
Zaldibiako ehiztariek 138 kiloko basurdea ehizatu zuten, herenegun. Herriko soroetan eta alorretan «sarraski handiak» egiten ari zen aurreko asteetan, eta erakundeen baimen berezi bat lortu ondotik akabatu dute basapiztia, ehiza handiaren garaia izan ez arren. Harrapaketa igandean izan zen. Zaldibiako ehiztari talde bat elkartu, eta goizeko bederatzietan ekin zioten basurdearen aztarnen atzetik. Aranguren baserritik Barriola baserrira arteko artasoroaren ondoan atzeman zuten piztia, eta tiroz bota. Basurdeak, ehizatua izateko herioan, gogor egin zuen aurre. Ehiztarien zakur bat hil zuen, eta beste bat hilzorian utzi du, ehiztariek egunkari honi azaldu diotenez. Ehiza bukatutakoan, baskulan 138 kiloko pisua eman zuen basurdeak. Ehiza larrirako debeku garaia da oraindik, baina kasu horretarako baimena lortu dute. «Basurdeak Zaldibia inguruko artasoro eta bestelakoetan egiten ari ziren txikizioak ikusita, baserritarrek kexa asko eman dituzte. Sarraskiak egiten ari zen», esan dute ehiztari taldekoek. Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Gipuzkoako Ehiza Federazioaren baimena zeukaten igandeko animalia akabatzeko. Gezia barruan Behin basapiztia hildakoan eta ehiza bukatutzat emandakoan, ezusteko bat gehiago iritsi zen. Tripak ateratzeko eta garbitzeko barrena ireki ziotenean, basurdeak barruan arku tiraketan erabili ohi diren jaurtigai bat zeukala jabetu ziren ehiztariak. «Gezi handi bat zeukan, 20 bat zentimetrokoa. Bizkarrezurraren azpian zegoen, solomoa esaten zaion haragian sartuta. Biriketara iristeko gutxi falta [...]
Teknologia berriak euskaraz erabiltzeko beste ikastaro bat antolatu du Ordiziako Udaleko euskara zerbitzuak, EBPNren barruan. Ikastaro horren helburu nagusia, «herritarren artean euskara lantzeko zabalkundea» egitea da. Zabalkunde hori, herritar guzt...
aiurri.com• Herenegun eguerdian egin da Urnietako Herri Biraren XV. edizioa. 9,5kilometroko ibilbidean 113 parte hartzaile izan dira; horietatik 111 iritsi dira helmugara. Ruben Lanz legazpiarra izan da garailea eta errokor berria jarri du 28:47ko de...
Helduen eskolan matrikula egiteko aukera ireki dute Urretxun, Zumarragan eta Legazpin. Irakurtzen eta idazten ikasteko, DBHko titulua lortzeko eta ingelesa eta euskara ikasteko aukerak ematen dituzte. Baita unibertsitateko eta goi mailako moduloak egit...
Izadi-Zaleak mendi elkarteak deituta urriaren 8an eta 9an irteera egingo dute Legazpin. Isabako eta Zurizako inguruetara joango dira. Izena eman nahi duenak mendi elkartetik igaro beharko du astearteetan edo ostegunetan 19:00etatik 20:00etara. Irailare...
Santa Anastasia jaiei eskainitako aldizkaria da honokoa, hori dela eta, ohi baino lehenxeago iritsiko da zuen etxeetara.