Ruben Lanzen garaipena eta errekor berria Urnietako Herri Biran
aiurri.com• Herenegun eguerdian egin da Urnietako Herri Biraren XV. edizioa. 9,5kilometroko ibilbidean 113 parte hartzaile izan dira; horietatik 111 iritsi dira helmugara. Ruben Lanz legazpiarra izan da garailea eta errokor berria jarri du 28:47ko de...
aiurri.com• Herenegun eguerdian egin da Urnietako Herri Biraren XV. edizioa. 9,5kilometroko ibilbidean 113 parte hartzaile izan dira; horietatik 111 iritsi dira helmugara. Ruben Lanz legazpiarra izan da garailea eta errokor berria jarri du 28:47ko denbora eginda. Ia minutu batean jaitsi du orain arteko markarik onena. Bigarren sailkatua, Ibai Alba (Hernani) izan da 30:13ko denborarekin eta hirugarrena Raul Gomez (Lasarte-Oria) 31:03ko denbora eginda. Emakumeen kategorian, hau izan da sailkapena: 1. Ana M. Gonzalez, Errenteria 39:08; 2. Nieves Civicos (Lasarte-Oria) 40:55; 3. Pilar Arriola (Elgoibar) 42:05. Urnietarren artean, lehenengoa Xabier Almorza izan da (32:55) eta emakumeetan Sandra Rodriguez (49:09). Sailkapen osoa ikusteko: www.herrikrossa.com