Teknologia berriak euskaraz erabiltzeko ikastaroa antolatu dute
Teknologia berriak euskaraz erabiltzeko beste ikastaro bat antolatu du Ordiziako Udaleko euskara zerbitzuak, EBPNren barruan. Ikastaro horren helburu nagusia, «herritarren artean euskara lantzeko zabalkundea» egitea da. Zabalkunde hori, herritar guzt...
Teknologia berriak euskaraz erabiltzeko beste ikastaro bat antolatu du Ordiziako Udaleko euskara zerbitzuak, EBPNren barruan. Ikastaro horren helburu nagusia, «herritarren artean euskara lantzeko zabalkundea» egitea da. Zabalkunde hori, herritar guztien artean «eta batez ere gazteengan» egin nahi dute, «sarean euskaraz ibili daitezen».
Ikastaroa bi saiotan banatuta emango dute, bihar eta etzi. Aurrenekoa, QR kodeen ingurukoa izango da. Bihar arratsaldean emango dute, 16:00etatik 18:00etara. QR kodeak (Quick Response Barcodes), ohiko barra kodeak ordezkatzeko sortu ziren. Kode horiek zer diren, zertarako balio duten eta zein erabilpen dituzten azalduko dute.
Bigarren saioa berriz, Doodle tresnaren ingurukoa izango da. Interneteko tresna bat da, doakoa, eta inkestak on-line egiteko eta ekitaldiak planifikatzeko erabiltzen da. Zerbitzu horren bitartez, taldeak sortu daitezke, ekitaldi edo inkesta baten inguruan. Ostegunean emango dute, 16:00etatik 18:00etara.
Bi saioak, doan
Euskara zerbitzuak antolatu dituen bi saioak doan eta euskaraz izango dira, eta nahi duten guztiek parte har dezakete, ez baita aurrez ezagutza berezirik izan behar. Hala ere, komeni da aurrez izena ematea, 943 08 60 23 telefono zenbakira deituta.