Ilintiren txartela herriko berrogei dendatan erabili daiteke gaurtik
Legazpiko Ilinti merkatarien elkarteak gaur jarri du martxan erosketak egiteko txartel berria. 40 dendatan erosi daiteke txartel honekin, eta puntuak eskuratzeaz gain, lehen hilabeteko erosketetan %5eko deskontua izango dute bezeroek. Rural Kutxareki...
Legazpiko Ilinti merkatarien elkarteak gaur jarri du martxan erosketak egiteko txartel berria. 40 dendatan erosi daiteke txartel honekin, eta puntuak eskuratzeaz gain, lehen hilabeteko erosketetan %5eko deskontua izango dute bezeroek.
Rural Kutxarekin batera abiarazi du Ilintik egitasmoa. Hala ere, txartela edozein banketxetan eskura daiteke. Oraingoz 40 dendatan erabili daiteke txartel hau, bai erosketak ordaintzeko eta baita eskuz ordaindu, eta puntuak biltzeko. Puntu hauek erosketa kupoia trukatu ahal izango dira. Gastatutako 10 euroko puntu bat lortuko da, eta 200 punturekin 10 euroko erosketa kupoia eskuratuko dute bezeroek. Erosketak hiru hilabeteko epean eta interesik gabe ordaintzeko aukera ere ematen du egitasmoak.
Txartela kanpaina berezi baten barruan hasiko da funtzionatzen. Urriaren 31ra arte, erosketak txartel honekin egiten dituzten bezeroek %5eko deskontu zuzena jasoko dute erosketa guztietan. Txartela kontratatzea doakoa da, edozein banketxetan egin daiteke, eta egitean, bezeroek 5 euroko erosketa eskumena lortuko dute. Txartelak 1.200 euroko kredituarekin abiaraziko dituzte.
Bizilagunek erosketak herrian egitea sustatu nahi du egitasmo honek.