Eskarabillan dago plaza
Euskal jaien biharamuna pasatu berritan, Ordizian festa hotsak entzuten dira berriz ere. Herriko festa nagusiez gain, azken urteetan indarra hartzen ari dira herriko auzoetako jaiak. Horietako bat da Eskarabilla auzoa. Astebururako, ekitaldi sorta antolatu dute. Ohiko herri giroko ekitaldi eta lehiaketez gain, herri kirol saioa, haurren danborrada eta kontzertuak izango dira. Auzoko jaien egun nagusia larunbata izango bada ere, ostiralean mus txapelketa jokatuko dute Itxaropena elkartean, 22:00etan hasita. Biharamunean botako dute txupinazoa, eta erraldoiek, buruhandiek eta musikariek piztuko dute eguerdi parteko giroa. Patata tortilla lehiaketa ere egingo dute, ordu batean. Kirolak, haur eta gazteentzat Larunbat arratsaldean bi kirol proba izango dituzte auzoan. Bostetan, haurren eta gaztetxoen lasterketa jokatuko dute. Umeen artean txokolatea banatuko dute gero. Segidan, 18:00ak aldera, Ordiziako auzo-festetan ohikoa bihurtu den herri kirol proba jokatuko dute, Otegienea, Altamira eta Eskarabillako taldeen artean. Iluntzean, haurren danborrada izango dute, eta gauean, umeentzako mozorro festa. Gau erditik aurrera, helduak mozorrotzeko garaia izango da. Kontzertuak ere izango dira, Belarra, Skapando eta The Pardels taldeekin. Bertsoak eta erromeria Igandean bukatuko dituzte Eskarabilla auzoko festak. 11:00etatik aurrera, herriko txistularien alborada eta umeentzako jolasak izango dira. Ordu batetik aurrera, gaiteroen eta Goierriko bertso eskolako ikasleen saioa izango da. Antton Imaz eta J. Inazio Iturrioz abeslari [...]
Euskal jaien biharamuna pasatu berritan, Ordizian festa hotsak entzuten dira berriz ere. Herriko festa nagusiez gain, azken urteetan indarra hartzen ari dira herriko auzoetako jaiak. Horietako bat da Eskarabilla auzoa. Astebururako, ekitaldi sorta antolatu dute. Ohiko herri giroko ekitaldi eta lehiaketez gain, herri kirol saioa, haurren danborrada eta kontzertuak izango dira.
Auzoko jaien egun nagusia larunbata izango bada ere, ostiralean mus txapelketa jokatuko dute Itxaropena elkartean, 22:00etan hasita. Biharamunean botako dute txupinazoa, eta erraldoiek, buruhandiek eta musikariek piztuko dute eguerdi parteko giroa. Patata tortilla lehiaketa ere egingo dute, ordu batean.
Kirolak, haur eta gazteentzat
Larunbat arratsaldean bi kirol proba izango dituzte auzoan. Bostetan, haurren eta gaztetxoen lasterketa jokatuko dute. Umeen artean txokolatea banatuko dute gero. Segidan, 18:00ak aldera, Ordiziako auzo-festetan ohikoa bihurtu den herri kirol proba jokatuko dute, Otegienea, Altamira eta Eskarabillako taldeen artean.
Iluntzean, haurren danborrada izango dute, eta gauean, umeentzako mozorro festa. Gau erditik aurrera, helduak mozorrotzeko garaia izango da. Kontzertuak ere izango dira, Belarra, Skapando eta The Pardels taldeekin.
Bertsoak eta erromeria
Igandean bukatuko dituzte Eskarabilla auzoko festak. 11:00etatik aurrera, herriko txistularien alborada eta umeentzako jolasak izango dira. Ordu batetik aurrera, gaiteroen eta Goierriko bertso eskolako ikasleen saioa izango da. Antton Imaz eta J. Inazio Iturrioz abeslari ordiziarrek ere kanturako tartea hartuko dute. Bazkariarekin eta Jalisco Band taldearen erromeriarekin bukatuko dira jaiak.