Transmisioaren lekukotza Ordiziako ferian
Feriako saltzaile eta berezoen artean askotan azaleratzen den kezka da batez ere adineko jendea dela ferian ibiltzen dena eta gazteen merkatuetarako joera indartu beharra dagoela. Noizean behin halere badira bestelako adibideak ere. Lehenagotik ere hasia zen tarteka Mapi Gartzia da etortzen, eta abuztuaren 1az geroztik bera da Berrobiko Teileriko produktu ekologikoak ekoizteaz eta saltzeaz arduratzen ari dena. M.Eugenia Agirretxe eta Fermin Zabala 22 urtez aritu dira lanbide horretan, erretiroa hartzeko unea iritsi eta etxeko inork ez zuenez segidarako asmorik bi urte eman dituzte interesa izan zezakeen norbaiten bila. Mapi Gartziak, berriz, banatzaile lana utzi, Fraisoron nekazaritza ikasketa trinkoak egin, eta Gaztenek proiektua lagun, Teileriko lurrak eta berotegiak erabiltzeko tratua egin zuen ordura arteko jabeekin. Elkarri lagunduz proiektuak aurrera jarraitzen du. Orain arte bezala Villabona, Ordizia, Leitza eta Tolosa izango dira bere asteroko feriak. «Astearte-asteazkenetan saltzeko barazkiak astelehenetan jasotzen ditugu eta ostegunetan, ostiral-larunbatekoak; horrela hozkailuan sartu beharrik ez dugu. Ondorioz, bere estruktura molekularrean eraginik ez dute, eta kalitate makrobiotikoa gordetzen duten produktu ekologikoak saltzen dira gurean», azaldu du Gartziak, egin duen lan aldaketarekin gustura dagoela aitortuz. Aste hontako berriak Lehen mizpirak ikusi ditugu, oraindik jateko puntutik urruti, 3 euroan kiloa. Galizian hain estimatuak diren greloak ere badira eta sagar mota berriak [...]
Feriako saltzaile eta berezoen artean askotan azaleratzen den kezka da batez ere adineko jendea dela ferian ibiltzen dena eta gazteen merkatuetarako joera indartu beharra dagoela. Noizean behin halere badira bestelako adibideak ere. Lehenagotik ere hasia zen tarteka Mapi Gartzia da etortzen, eta abuztuaren 1az geroztik bera da Berrobiko Teileriko produktu ekologikoak ekoizteaz eta saltzeaz arduratzen ari dena.
M.Eugenia Agirretxe eta Fermin Zabala 22 urtez aritu dira lanbide horretan, erretiroa hartzeko unea iritsi eta etxeko inork ez zuenez segidarako asmorik bi urte eman dituzte interesa izan zezakeen norbaiten bila. Mapi Gartziak, berriz, banatzaile lana utzi, Fraisoron nekazaritza ikasketa trinkoak egin, eta Gaztenek proiektua lagun, Teileriko lurrak eta berotegiak erabiltzeko tratua egin zuen ordura arteko jabeekin. Elkarri lagunduz proiektuak aurrera jarraitzen du. Orain arte bezala Villabona, Ordizia, Leitza eta Tolosa izango dira bere asteroko feriak. «Astearte-asteazkenetan saltzeko barazkiak astelehenetan jasotzen ditugu eta ostegunetan, ostiral-larunbatekoak; horrela hozkailuan sartu beharrik ez dugu. Ondorioz, bere estruktura molekularrean eraginik ez dute, eta kalitate makrobiotikoa gordetzen duten produktu ekologikoak saltzen dira gurean», azaldu du Gartziak, egin duen lan aldaketarekin gustura dagoela aitortuz.
Aste hontako berriak
Lehen mizpirak ikusi ditugu, oraindik jateko puntutik urruti, 3 euroan kiloa. Galizian hain estimatuak diren greloak ere badira eta sagar mota berriak ari da Idiazabalgo Amaia plazaratzen astetik astera. Lekak, alde handia dute prezioan postu batetik bestera 3 eta 4,5 euro artean gehienak baina 2n eta 5ean ere ikusi ditugu. Basakana merkatu egin da (4-5 euro/kiloa), piku ugari ikusten da, baita txuria ere (1,5-2,5 euro/k). Babarrun aletuaren aukera ere handitzen ari da, beltza (14 euro/k) ez ezik, gorria eta txuria (8 euro/k) ere ikusi ditugu.
Bertako perretxiku gutxi
Aldiz, hemengo onddo gutxi, 6 bat kilo, beste hainbeste gibelurdin eta ziza hori gehixeago, baina ikusten zen gehiena kanpokotik ekarria zen. Azkenik esan hain preziatuak diren Lodosako pikillo piperrak salgai direla,kanpoko produktuak saltzen dituztenen postuetan 1,25 euroan kiloa.