Alvaro Truebak irabazi du XXX. Beasain proba
Aste honetan Danimarkan egiten ari diren mundiala prestatzeko lasterketa antolatu dute asteburuan Loinatz Txirrindulari Elkarteko kideek. Mundial aurreko gazteen mailako XXX. Beasain proba izan da, eta Isidoro San Justo taldeko Alvaro Truebak irabazi du. Mundu mailako txirrindularirik onenek parte hartu dute lasterketan, eta jende asko bildu da errepidetan etorkizuneko txirrindulari profesionalak ikusteko. Loinatz elkartetik azaldu dutenez, 19 kidez osatutako taldetxo batek aurrera egin zuen lasterketa hasieran, eta elkarrekin egin zuten Lierniara arteko bidea. Lierni eta Atagoitiko gainen artean, ordea, hainbat txirrindulari atzean geratzen hasi ziren, eta seikote batek aurrera egin zuen. Ihes egindako sei txirrindulari horien artean, Cara Rural taldeko Asier Gandarias eta Iker Azkarate lazkaotarrak zeuden. Legazpira iristen ari zirela ordea, Juan Ignacio Curuchet argentinarrak ihes egitea lortu zuen, eta Liernia bigarrenez igaro zutenean ihes eginda jarraitzen zuen Curuchetek. Probaren garailea argentinarra izango zela zirudienean, Olaberriarako gainean sei txirrindulariz osatutako taldetxoak harrapatu zuen Curuchet, eta herri kaskora iristen ari zirela erasoa egin zuen Alvaro Truebak, eta Beasaingo helmugara bakarrik iristea lortu zuen. Asier Unanue aramarrak laugarren amaitu zuen proba, eta Iker Azkarate lazkaotarrak bederatzigarren. Mendiko Saria eta Tarteko Helmugen saria Sanse Spiuk taldeko Juan Ignacio Curuchetentzat izan dira eta taldekako sailkapenean Caja Rural taldeak irabazi du. SAILKAPENA: 1. Alvaro [...]
Aste honetan Danimarkan egiten ari diren mundiala prestatzeko lasterketa antolatu dute asteburuan Loinatz Txirrindulari Elkarteko kideek. Mundial aurreko gazteen mailako XXX. Beasain proba izan da, eta Isidoro San Justo taldeko Alvaro Truebak irabazi du. Mundu mailako txirrindularirik onenek parte hartu dute lasterketan, eta jende asko bildu da errepidetan etorkizuneko txirrindulari profesionalak ikusteko.
Loinatz elkartetik azaldu dutenez, 19 kidez osatutako taldetxo batek aurrera egin zuen lasterketa hasieran, eta elkarrekin egin zuten Lierniara arteko bidea. Lierni eta Atagoitiko gainen artean, ordea, hainbat txirrindulari atzean geratzen hasi ziren, eta seikote batek aurrera egin zuen. Ihes egindako sei txirrindulari horien artean, Cara Rural taldeko Asier Gandarias eta Iker Azkarate lazkaotarrak zeuden.
Legazpira iristen ari zirela ordea, Juan Ignacio Curuchet argentinarrak ihes egitea lortu zuen, eta Liernia bigarrenez igaro zutenean ihes eginda jarraitzen zuen Curuchetek. Probaren garailea argentinarra izango zela zirudienean, Olaberriarako gainean sei txirrindulariz osatutako taldetxoak harrapatu zuen Curuchet, eta herri kaskora iristen ari zirela erasoa egin zuen Alvaro Truebak, eta Beasaingo helmugara bakarrik iristea lortu zuen.
Asier Unanue aramarrak laugarren amaitu zuen proba, eta Iker Azkarate lazkaotarrak bederatzigarren. Mendiko Saria eta Tarteko Helmugen saria Sanse Spiuk taldeko Juan Ignacio Curuchetentzat izan dira eta taldekako sailkapenean Caja Rural taldeak irabazi du.
SAILKAPENA:
1. Alvaro Trueba (Isidoro San Justo)
2. Juan Antonio Lopez (Fermasa)
3. Esteban Martinez (Andalucia Caja Granada)
4. Asier Unanue (Caja Rural)
5. Cristian Perdiguero (Sanse Spiuk)
6. Mark Cayuela (Huesca La Magia)
7. Juan Iganacio Curuchet (Sanse Spiuk)
8. Diego Noriega (Pielagos)
9. Iker Azkarate (Caja Rural)
10. Alejandro Arribas (Navalcarnero)