Euskal Herriko finalerako txartela lortu du Azurmendik
Euskal Herriko I. Maila Nagusiko Aizkora Txapelketako finalean aritzeko txartela lortu du asteburuan Iñaki Azurmendi arriarandarrak. Atzo, igandea, Arbizun (Nafarroa) jokatu zen kanporaketan, hirugarren egin zuen eta, beraz, azaroaren 6an Elizondon (...
Euskal Herriko I. Maila Nagusiko Aizkora Txapelketako finalean aritzeko txartela lortu du asteburuan Iñaki Azurmendi arriarandarrak. Atzo, igandea, Arbizun (Nafarroa) jokatu zen kanporaketan, hirugarren egin zuen eta, beraz, azaroaren 6an Elizondon (Nafarroa) jokatuko den finalean egongo da.
Guztira hamabi aizkolarik parte hartu zuten atzoko kanporaketan, eta horietaik seik bakarrik zuten finala jokatzeko aukera. Aizkolariek, guztira, seina pago enbor ebaki behar izan zituzten: bi kanaerdiko, bi 60 ontzako, eta bi oinbiko. Floren Nazabal izan zen sei enborrak moztu zituen lehena, eta Juan Jose Lopez bigarrena.
Elizondoko finalean, Floren Nazabal, Juan Jose Lopez, Joxe Mari Olasagasti, Aitzol Atutxa, eta Luis Txapartegi izango ditu aurkari Azurmendik.