Tximista eta geltokia lotzeko bidegorria egiten aste honetan hasiko dira
Tximistako zubia eta Renferen tren geltokia lotuko dituen bidegorri zatiaren lanak aste honetan hasiko dituzte Barrena parkearen sarreran. Obra horrek hilabete eta erdi iraungo du, Ordiziako Udaleko Mugikortasun eta Garapen Iraunkorreko sailak dioenez....
Tximistako zubia eta Renferen tren geltokia lotuko dituen bidegorri zatiaren lanak aste honetan hasiko dituzte Barrena parkearen sarreran. Obra horrek hilabete eta erdi iraungo du, Ordiziako Udaleko Mugikortasun eta Garapen Iraunkorreko sailak dioenez. Behin bidegorri zati hori bukatuta, datorren urtean tren geltokitik Bonberia arteko zatia bukatzea espero dute, Ordizia-CAF-Beasain-Lazkao lotura egi bihurtuz. 111.000 euroko aurrekontua du proiektuak, eta %47 diru laguntzen bidez finantzatzeko aurreikuspena dute.
Bi aste barru beste zati bat
Bi aste barru, berriz, anexoa, institutua eta Majori kiroldegia lotzeko bidegorriaren lanak hasiko dira. Obra horrek hiru hilabete iraungo du, 223.000 euroko aurrekontuarekin. %56 diru laguntzen bidez finantzatu nahi dute.