Zoze koadrilako kideak saria jaso eta gero, atzo, Gernikako Arbola plazako oholtzan
Zoze koadrilak irabazi zuen, atzo, karroza lehiaketa. Euskal Jaiaren gaina izan ohi da karrozen desfilea, eta eguraldiak gehiegi lagundu ez zuen arren, giroa aurreko urteetan baina hobea izan zela zioten partehartzaileek. Gernikako bonbardeaketaren sarraskia ahaztu ez zedin Pablo Picasso margolariak egindako
Gernika koadroa irudikatu zuten Zoze koadrilakoek, ibilbidean txaloak jaso zituztelarik. Bonbardeaketaren 75. urteurrena beteko da datorren urtean, eta hura gogora ekarri asmoz, “hasieratik egingo zutena jakin” zutela, “nahiz eta lan zaila izango zela bagenekien” esan zuten Zozekoek. Izan ere, Zoze koadrilakoek Picassoren koadroan bi dimentsiotan dagoen irudia, hiru dimentsiotan egin zuten, “nola egin pentsatzea, egitea baino korapilatsuagoa izan zen”, adierazi zuen atzo Zoze koadrilako kide batek. Epaimahaiak hau guztia baloratu zuen karrozari lehenengo saria ematerakoan.