Aizkorri-Goierri futbol eskolak igandean ekingo dio denboraldiari
Udako atsedenaldiaren ondoren, berriz ere martxan da Aizkorri-Goierri Futbol Eskola. Eskola kirolarekin batera benjamin eta alebin mailako lehiaketa hastear dagoenez, berriz ere entrenamendu saioei ekingo diete. Datorren igandean emango diote ofizialki hasiera denboraldi berriari. Aurten 2004 eta 2000 urte bitarteko Goierriko hainbat herrietako neska mutilak arituko dira talde eta kategoria desberdinetan banatuta: benjamin aurrekoak, lehen eta bigarren urteko benjamin eta alebin mistoak eta baita 2. urteko alebin mutilak ere. Azken horiek astean zehar egingo dituzte entrenamenduak, eta beste guztiek igande goizetan. Saio guztiak Segurako Alustiza futbol zelaian izango dira. Haziz doan proiektua Futbol Eskola Claudio Tosiren eta Ormaiztegiko guraso talde baten ekimenez sortu zen 2010ean. Ormaiztegin eta eskualdeko beste hainbat herritan futbol eskolarik ez zegoela eta, Claudio Tosiri eskola sortzearen ideia bururatu zitzaion, eta hainbat gurasori aipatu zien. Haiek begi onez ikusi zuten ideia. Proposamenak Ormaiztegiko mugak gainditu eta Segurako Goierri Futbol Taldearen babesa lortu zuen, eta akordioa ere sinatu zuten ormaiztegiarrek segurarrekin. Eskola haziz doa, eta urtetik urtera, gero eta haur eta familia gehiagok aukeratzen dute proiektu hori. Eskualdeko herri txikietako jokalari ugari biltzen ditu. Eskolakoen hitzetan «horrek eskualde mailako giza harremanak errotzen ditu, umeei eta familiei aukera berriak eskainiz». Aurtengoa ere ez da salbuespena izan, eta matrikulaziorik gehienak [...]
Udako atsedenaldiaren ondoren, berriz ere martxan da Aizkorri-Goierri Futbol Eskola. Eskola kirolarekin batera benjamin eta alebin mailako lehiaketa hastear dagoenez, berriz ere entrenamendu saioei ekingo diete. Datorren igandean emango diote ofizialki hasiera denboraldi berriari.
Aurten 2004 eta 2000 urte bitarteko Goierriko hainbat herrietako neska mutilak arituko dira talde eta kategoria desberdinetan banatuta: benjamin aurrekoak, lehen eta bigarren urteko benjamin eta alebin mistoak eta baita 2. urteko alebin mutilak ere. Azken horiek astean zehar egingo dituzte entrenamenduak, eta beste guztiek igande goizetan. Saio guztiak Segurako Alustiza futbol zelaian izango dira.
Haziz doan proiektua
Futbol Eskola Claudio Tosiren eta Ormaiztegiko guraso talde baten ekimenez sortu zen 2010ean. Ormaiztegin eta eskualdeko beste hainbat herritan futbol eskolarik ez zegoela eta, Claudio Tosiri eskola sortzearen ideia bururatu zitzaion, eta hainbat gurasori aipatu zien. Haiek begi onez ikusi zuten ideia. Proposamenak Ormaiztegiko mugak gainditu eta Segurako Goierri Futbol Taldearen babesa lortu zuen, eta akordioa ere sinatu zuten ormaiztegiarrek segurarrekin.
Eskola haziz doa, eta urtetik urtera, gero eta haur eta familia gehiagok aukeratzen dute proiektu hori. Eskualdeko herri txikietako jokalari ugari biltzen ditu. Eskolakoen hitzetan «horrek eskualde mailako giza harremanak errotzen ditu, umeei eta familiei aukera berriak eskainiz». Aurtengoa ere ez da salbuespena izan, eta matrikulaziorik gehienak denboraldi bukaeran egin ziren arren, etengabek dira iraila eta urria bitartean izen-emateak. Urriaren 14ra arteko epea dago matrikulatzeko.
Informazioa
Informazioa eskuratu nahi duenak posta elektronikoz eska dezake (goierrife@hotmail.com), edota igande goizetan Alustiza futbol zelaira joan daiteke. Modu horretan informazioa ahoz-aho jasotzeaz gain, saioak ikusi ahalko ditu.