Aurten 8.610 euro ordaindu dituzte ehiza posturik garestienarengatik
Ehiza denboraldiaren atarian egonik, urtero bezala Seguran egin zuten ehiza postuen enkantea. Aurten Apota 9 postuarengatik jarri dute diru gehien: 8.610 euro, hain zuzen. Apota 9 oso preziatua da ehiztarien artean, eta urte askotan izan da posturik garestiena, esaterako 2007. urtean. Orduan 15.200 euro ordaindu zituzten berarengatik, aurten baino 6.590 euro gehiago. Aurten bigarren ordainduena Agiñaran 1 postua izan da. Berarengatik 7.530 euro ordaindu dituzte. Zerrendan hirugarrena, Apota 11 izan da. 7.111,11 euro ordaindu dute ehiztariek bertan ehizatzeko eskubidea lortu asmoz. Posturik merkeena Letain 3 izan da. Ehiztariek 151 euro jarri dituzte berarengatik. Bestalde, erosi gabe geratu diren postuak ere badira. Guztira 62 postu enkantean Aurten 62 postu atera dituzte enkantera, beste urte batzuetan baino gehiago. 2008an esaterako 49 ehiza postu erosteko aukera izan zen. Aurtengoak 14 eremutan daude banatuta: Agiñaran, Alkain, Apota, Aratz, Garagartza, Iturgain, Larrebil, Leotaran, Letain, Lixibaleku, Peazulueta, Portugaña, Txabolatxo eta Ultzama. Ehiza postu gehien dutenen artean daude Larrebil (9), Apota (8), Letain (8), Ultzama (7), Aratz (5 ) eta Leotaran (5) inguruak.
Ehiza denboraldiaren atarian egonik, urtero bezala Seguran egin zuten ehiza postuen enkantea. Aurten Apota 9 postuarengatik jarri dute diru gehien: 8.610 euro, hain zuzen. Apota 9 oso preziatua da ehiztarien artean, eta urte askotan izan da posturik garestiena, esaterako 2007. urtean. Orduan 15.200 euro ordaindu zituzten berarengatik, aurten baino 6.590 euro gehiago.
Aurten bigarren ordainduena Agiñaran 1 postua izan da. Berarengatik 7.530 euro ordaindu dituzte. Zerrendan hirugarrena, Apota 11 izan da. 7.111,11 euro ordaindu dute ehiztariek bertan ehizatzeko eskubidea lortu asmoz.
Posturik merkeena Letain 3 izan da. Ehiztariek 151 euro jarri dituzte berarengatik. Bestalde, erosi gabe geratu diren postuak ere badira.
Guztira 62 postu enkantean
Aurten 62 postu atera dituzte enkantera, beste urte batzuetan baino gehiago. 2008an esaterako 49 ehiza postu erosteko aukera izan zen. Aurtengoak 14 eremutan daude banatuta: Agiñaran, Alkain, Apota, Aratz, Garagartza, Iturgain, Larrebil, Leotaran, Letain, Lixibaleku, Peazulueta, Portugaña, Txabolatxo eta Ultzama. Ehiza postu gehien dutenen artean daude Larrebil (9), Apota (8), Letain (8), Ultzama (7), Aratz (5 ) eta Leotaran (5) inguruak.