Bideo-esketxen lehiaketa: “Tabernariei euskaraz”
zingizango.com• Goierri Garaiko udaletako euskara zerbitzuek eta ZingiZango eta Zintzo Mintzo euskara elkarteek bideo-esketxen lehiaketa antolatu dute. Bi minutu iraun beharko ditu gehienez eta gaia “Tabernariei euskaraz” izango da. Esketx eredu bat eta oinarriak bidali dizkigute. Hona hemen: Edonork egiteko moduko lanak izan daitezke, mugikorrarekin ere egin daiteke. Adibidea goiko bideoa da. Lehiaketaren oinarriak: Gaia: tabernariei euskaraz Iraupena: gehienez 2 minutukoa Xedea: Tabernariengan eta bezeroengan euskara erabiltzeko premia handiagoa senti dezaten eragitea. Baldintzak: Bideo egileek Urola Garaikoak izan behar dute, Legazpi, Urretxu, Zumarraga edo Ezkio-Itsasokoak. Gutxienez 16 urte izan behar dituzte eta nahi adina lan aurkeztu ditzakete. Lanen ezaugarriak: Bideoek askatasun osoa dute bai muntaiari, bai adierazpen artistiko eta sormenekoei dagokienez. Epaimahaiaren ustez duintasunaren edo begirunearen aurka doazen bideoak zuzenean kanporatuko dira. Lanen aurkezpena: Bideoen grabaketa eta muntaia parte hartzaileek egin behar dute. Telefonoak, bideo kamerak… erabil daitezke. -Bi modu daude lanak aurkezteko. Euskarri digitalean Urretxuko, Zumarragako edo Legapziko euskara zerbitzuetara eramatea edo tabernariei.euskaraz@gmail.com helbidera bidaltzea. -Egileek bideoan agertzen diren pertsonen baimena beharko dute. Lanak aurkezteko epea: Urriak 30 Epaia: 1.- Ikus-entzunezkoetan adituak diren pertsonez osaturiko taldeak aukeratutakoa. 2.- herritarrek azaroaren 14tik 27ra bitartean bozka emanez aukeratutakoa. Sariak: -Ikus entzunekoetan adtua den epaimahaiak aukeratutakoak 300 euro jasoko ditu -Herritarrek aukeratutakoak [...]
zingizango.com• Goierri Garaiko udaletako euskara zerbitzuek eta ZingiZango eta Zintzo Mintzo euskara elkarteek bideo-esketxen lehiaketa antolatu dute. Bi minutu iraun beharko ditu gehienez eta gaia “Tabernariei euskaraz” izango da. Esketx eredu bat eta oinarriak bidali dizkigute. Hona hemen:
Edonork egiteko moduko lanak izan daitezke, mugikorrarekin ere egin daiteke. Adibidea goiko bideoa da.
Lehiaketaren oinarriak:
Gaia: tabernariei euskaraz
Iraupena: gehienez 2 minutukoa
Xedea: Tabernariengan eta bezeroengan euskara erabiltzeko premia handiagoa senti dezaten eragitea.
Baldintzak: Bideo egileek Urola Garaikoak izan behar dute, Legazpi, Urretxu, Zumarraga edo Ezkio-Itsasokoak. Gutxienez 16 urte izan behar dituzte eta nahi adina lan aurkeztu ditzakete.
Lanen ezaugarriak: Bideoek askatasun osoa dute bai muntaiari, bai adierazpen artistiko eta sormenekoei dagokienez. Epaimahaiaren ustez duintasunaren edo begirunearen aurka doazen bideoak zuzenean kanporatuko dira.
Lanen aurkezpena: Bideoen grabaketa eta muntaia parte hartzaileek egin behar dute. Telefonoak, bideo kamerak… erabil daitezke.
-Bi modu daude lanak aurkezteko. Euskarri digitalean Urretxuko, Zumarragako edo Legapziko euskara zerbitzuetara eramatea edo tabernariei.euskaraz@gmail.com helbidera bidaltzea.
-Egileek bideoan agertzen diren pertsonen baimena beharko dute.
Lanak aurkezteko epea: Urriak 30
Epaia:
1.- Ikus-entzunezkoetan adituak diren pertsonez osaturiko taldeak aukeratutakoa.
2.- herritarrek azaroaren 14tik 27ra bitartean bozka emanez aukeratutakoa.
Sariak:
-Ikus entzunekoetan adtua den epaimahaiak aukeratutakoak 300 euro jasoko ditu
-Herritarrek aukeratutakoak 200.
Bozka ematen duten pertsonen artean bi lagunentzako afaria edo bazkaria zozketatuko da.