Jaietako “eraso arrazista” gogor salatu du Bilduk
Zegamako Bilduk gogor salatu du San Bartolome jaietan «gazte batzuk zenbait senegaldar erasotu izana», eta ez duela «arrazakeriarik» onartzen aipatu du. Zegamako Bilduren hitzetan San Bartolome jaiek «ez zuten bukaera onik izan jatorri senegaldarreko gazteentzat». Senegaldar horiek Zegama eta inguruan ezagunak izan arren, «eskualdeko zenbait gaztek ez dituztela beraien ondoan onartzen, eta haiek erasotzera ausartzen» direla kritikatu du Bilduk . Abuztuaren 27an, larunbat gauean gertatu zen Zegamako Bilduk «tamalgarritzat» jo duen gertakaria. Bilduk azaldutakoaren arabera, Lazkao eta Azpeitiko gazte batzuk «gogor» eraso zieten jatorri senegaldarreko mutilei. «Gau osoa zirikatzen, sesio bila eta haien postua txikitzen pasatu ondoren, goizeko seirak inguruan gertatu zen ezbeharrik handiena». Bilduko kideek azaldu dutenez, udaletxe aurrean zeuden barandetako bat hartu eta postuaren barruan zeuden senegaldarrei bota zieten, berriro postua hautsiz. «Postuaren euskarri moduan erabiltzen dituzten metalezko barra gogorrak hartu eta haiekin ere jo zituzten». Horrela, senegaldar jatorriko gazte bat ospitalera eraman behar izan zuten, zaurituta. «Ikuskizun tamalgarria eta lotsagarria izan zen zegamarrontzat», dio Bilduk, eta gaineratu du «beltzak izateagatik» jipoitu eta iraindu zituztela. Salaketa eta babesa Gertatutakoaren aurrean, Bildukoek diote Zegamako herritar moduan ez dutela horrelako edo antzeko jarrerarik onartuko beraien herrian, ez beste inon. «Ez dugu arrazakeriarik onartzen! Ez ditugu larunbat gauean jarrera arrazista hura [...]
Zegamako Bilduk gogor salatu du San Bartolome jaietan «gazte batzuk zenbait senegaldar erasotu izana», eta ez duela «arrazakeriarik» onartzen aipatu du.
Zegamako Bilduren hitzetan San Bartolome jaiek «ez zuten bukaera onik izan jatorri senegaldarreko gazteentzat». Senegaldar horiek Zegama eta inguruan ezagunak izan arren, «eskualdeko zenbait gaztek ez dituztela beraien ondoan onartzen, eta haiek erasotzera ausartzen» direla kritikatu du Bilduk .
Abuztuaren 27an, larunbat gauean gertatu zen Zegamako Bilduk «tamalgarritzat» jo duen gertakaria. Bilduk azaldutakoaren arabera, Lazkao eta Azpeitiko gazte batzuk «gogor» eraso zieten jatorri senegaldarreko mutilei. «Gau osoa zirikatzen, sesio bila eta haien postua txikitzen pasatu ondoren, goizeko seirak inguruan gertatu zen ezbeharrik handiena». Bilduko kideek azaldu dutenez, udaletxe aurrean zeuden barandetako bat hartu eta postuaren barruan zeuden senegaldarrei bota zieten, berriro postua hautsiz. «Postuaren euskarri moduan erabiltzen dituzten metalezko barra gogorrak hartu eta haiekin ere jo zituzten». Horrela, senegaldar jatorriko gazte bat ospitalera eraman behar izan zuten, zaurituta. «Ikuskizun tamalgarria eta lotsagarria izan zen zegamarrontzat», dio Bilduk, eta gaineratu du «beltzak izateagatik» jipoitu eta iraindu zituztela.
Salaketa eta babesa
Gertatutakoaren aurrean, Bildukoek diote Zegamako herritar moduan ez dutela horrelako edo antzeko jarrerarik onartuko beraien herrian, ez beste inon. «Ez dugu arrazakeriarik onartzen! Ez ditugu larunbat gauean jarrera arrazista hura izan zituztenak onartzen, ezta hura defendatzen duenik ere. Gure herrian ez dira ongi etorriak». Modu berean, senegaldar gazteei beraien laguntasuna adierazi nahi diete. «Gertatutakoa benetan sentitzen dugula eta edozertarako gure laguntza dutela jakin dezaten nahi dugu. Horrelako ekintzek auzo-lotsa sentiarazten baitigute, eta mesedez, lehen bezalaxe gure herrira etortzen jarrai dezaten eskatu nahi diegu».