Sei ikastaro antolatu dituzte jubilatuek
Beasaingo Jubilatu eta Pentsiodunen elkarteak sei tailer antolatu ditu. Urriaren 3an hasiko dira, eta abendura arte iraungo dute. Ikastaroetan parte hartzeko, datorren astean izena ematea beharrezkoa izango da, eta izena emateko jubilatuen elkartera jo...
Beasaingo Jubilatu eta Pentsiodunen elkarteak sei tailer antolatu ditu. Urriaren 3an hasiko dira, eta abendura arte iraungo dute. Ikastaroetan parte hartzeko, datorren astean izena ematea beharrezkoa izango da, eta izena emateko jubilatuen elkartera joan behar da.
Eskulanen tailerra eta euskara ikastaroa urriaren 3an hasiko dira, astelehena. Tailerra 15:45ean hasiko da, eta ikastaroa 16:00etan. Hurrengo egunean, urriaren 4an, 18:15ean, hasiko da hariekin egindako lanen tailerra.
Oleo margoekin egingo duten pintura tailerra urriaren 5ean hasiko da, 17:00etan, eta urriaren seian, 16:00etan, yoga ikastaroa. Egurra tailatzen ikasteko tailerra izango da hasiko den azkena. Urriaren 7an izango da, 17:00etatik aurrera. Ikastaro guztietan parte hartu ahal izateko, derrigorrezkoa izango da izena ematerakoan 15euro ordaintzea.