Euskaraz aritzeko lagun taldeak urrian abiaraziko dituzte Goierri Garaian
Legazpiko Mintzalagunak Mintzalaguna egitasmoaren barruan, euskaraz hitz egiteko lagun taldeak berriro ere lanean hasiko dira Goierri Garaian. Urretxuko, Zumarragako eta Legazpiko euskaltegiek sustatu ohi dute Mintzalaguna ekimena. Euskaraz hitz egi...
Mintzalaguna egitasmoaren barruan, euskaraz hitz egiteko lagun taldeak berriro ere lanean hasiko dira Goierri Garaian.
Urretxuko, Zumarragako eta Legazpiko euskaltegiek sustatu ohi dute Mintzalaguna ekimena. Euskaraz hitz egin nahi duten, edota hitz egiten ikasi nahi duten pertsonak, euskara maila ona duten bizilagunekin elkartzen dituzte. Talde txikiak antolatzen dituzte, eta hauen helburua astean zehar euskaraz hitz egiteko tarte bat egitea da, eurek nahi duten egunean eta orduan. Talde bakoitzak izaera autonomoa du, eta kideek erabakiko dute tarte horretan zer egin: kafea hartu, paseo bat egin, emanaldi batera joan… Euskara maila ona duen herritarrak taldeko gidari lanak egiten ditu, eta beste bi edo hiru pertsonekin ordubeteko edo ordu eta erdiko tertulian aritzen da.
Mintzalagunak gainera, ez du euskaltegiko eskolen zorroztasuna; lagun taldeen forma dute. Taldeak urrian hasten dira lanean, baina urte osoan zehar egongo da zabalik aukera.
Egitasmoan izena eman nahi dutenek Urretxuko, Zumarragako edo Legazpiko euskaltegira jo behar dute.