Sagardo dastaketa izango da etzi Lazkaon
Lazkaon sagardo dastaketa egingo dute etzi, larunbata. Urteroko ohitura da, aurten hemeretzigarren aldia baitu. Ekitaldiak bezainbeste sagardotegi egongo dira ordezkariak: Gipuzkoako 19 etxetako edariak dastatatu ahalko dira. Udalak erosi ditu sagardoa...
Lazkaon sagardo dastaketa egingo dute etzi, larunbata. Urteroko ohitura da, aurten hemeretzigarren aldia baitu. Ekitaldiak bezainbeste sagardotegi egongo dira ordezkariak: Gipuzkoako 19 etxetako edariak dastatatu ahalko dira.
Udalak erosi ditu sagardoak, sagardotegi bakoitzetik hiruna kaxa. Beraz, guztira 600 bat botila eskainiko dituzte dastaketan. Herriko elkarteak arduratuko dira banaketaz, baita mahaiak muntatzeaz eta kentzeaz ere.
Herritarrek edalontzia erosi behar dute bakar-bakarrik, euro batean. Sagardoa doan da gero. Lazkaoko talogileak ere plazan ariko dira lanean, edariaren lagungarri taloak izan daitezen. Lazkao Txiki musika eskolako trikitilariek girotuko dute arratsa.
San Migel aurreko asteburu honetan, larunbat gauean jarraituko du festak. Herriko bi musika taldek kontzertua egingo dute: Limbo Bridge eta Konbo Soyuz taldeek joko dute, 23:00etatik aurrera, plazan. Antzar Korrikalariak taldeak ere zapatuan ospatuko du 10. urteurrena, bazkaritan.













