2012an ere Ehunmiliak eta G2H lasterketak egingo dituztela iragarri dute
Ehunmiliak eta Goierriko Bi Handiak probako antolatzaileek iragarri dutenez, 2012an ere antolatuko dituzte bi lasterketak. Uztailaren 13tik 15erako asteburuan izango dira. Mikel Valdibielsok azaldu duenez, «jendeak hala eskatu duelako antolatuko ditugu probak datorren urtean ere». Izan ere, korrikalariek, boluntario lanetan aritu direnek eta probako antolatzaileek, lasterketen inguruan hitz onak besterik ez dituzte izan bi urte hauetan, eta ekonomikoki zituzten arazoak ere gainditu dituztenez, berriz lanari ekitea erabaki dute. Momentuz, dendarekin Lasterketak antolatzeko erabakia hartuta, «oraindik hobetzeko dauden puntuetan» hasiko dira lanean antolatzaileak. Valdibielsok azaldu duenez, aurten ere webgunea berritzeko asmoa dute, eta informazio mailan ere hainbat hobekuntza egin nahi dituzte. Beasainen lanean aritzen den taldea ere handitu nahi dutela esan du antolatzaileen buruak, aurreko urteetan eskas antzean ibili direla argudiatuz. Lan horiekin hasi aurretik ordea, Beasainen duten denda indartu nahi dute, eta gogorarazi dute lokala irekita dagoela egunero 17:30etik 20:00etara. Lasterketaren inguruko arropa eta bestelako materiala izaten dute salgai bulegoan.
Ehunmiliak eta Goierriko Bi Handiak probako antolatzaileek iragarri dutenez, 2012an ere antolatuko dituzte bi lasterketak. Uztailaren 13tik 15erako asteburuan izango dira. Mikel Valdibielsok azaldu duenez, «jendeak hala eskatu duelako antolatuko ditugu probak datorren urtean ere». Izan ere, korrikalariek, boluntario lanetan aritu direnek eta probako antolatzaileek, lasterketen inguruan hitz onak besterik ez dituzte izan bi urte hauetan, eta ekonomikoki zituzten arazoak ere gainditu dituztenez, berriz lanari ekitea erabaki dute.
Momentuz, dendarekin
Lasterketak antolatzeko erabakia hartuta, «oraindik hobetzeko dauden puntuetan» hasiko dira lanean antolatzaileak. Valdibielsok azaldu duenez, aurten ere webgunea berritzeko asmoa dute, eta informazio mailan ere hainbat hobekuntza egin nahi dituzte. Beasainen lanean aritzen den taldea ere handitu nahi dutela esan du antolatzaileen buruak, aurreko urteetan eskas antzean ibili direla argudiatuz.
Lan horiekin hasi aurretik ordea, Beasainen duten denda indartu nahi dute, eta gogorarazi dute lokala irekita dagoela egunero 17:30etik 20:00etara. Lasterketaren inguruko arropa eta bestelako materiala izaten dute salgai bulegoan.