Artez estaili dituzte Gaztetxeko horma zuriak
Zazpi urte igaro dira Beasaingo Gaztetxea okupatu zutenetik, eta urteurreneko ekitaldien barruan, urtero bezala, gaztetxearen kanpoko hormei itxura berria eman diete. Aurretik zeuden marrazkiak margo zuriz estali, eta herriko, Gipuzkoako eta Bartzelona...
Zazpi urte igaro dira Beasaingo Gaztetxea okupatu zutenetik, eta urteurreneko ekitaldien barruan, urtero bezala, gaztetxearen kanpoko hormei itxura berria eman diete. Aurretik zeuden marrazkiak margo zuriz estali, eta herriko, Gipuzkoako eta Bartzelonako hainbat artistek marrazki berriak egin dituzte asteburuan. Gaur da urteurreneko hurrengo ekitaldia, 19:00etan, Izarren Argia pelikula ikusi ahalko baita. Bihar, berriz, serigrafia tailerra egingo dute, 17:30ean hasita.