Guardia Zibilak gizonezko bat atxilotu du Legorretan Al Kaedarekin lotura duelakoan
Guardia Zibilak aljeriar jatorriko gizonezko bat atxilotu du gaur goizaldean Legorretan, Al Kaeda Magreb Islamikoarekin zerikusia duelakoan. Legorretan atxilotutakoaz gain, beste lau lagun ere atxilotu dituzte Iruñean, Berriozarren eta Irunen. Aljeria...
Guardia Zibilak aljeriar jatorriko gizonezko bat atxilotu du gaur goizaldean Legorretan, Al Kaeda Magreb Islamikoarekin zerikusia duelakoan. Legorretan atxilotutakoaz gain, beste lau lagun ere atxilotu dituzte Iruñean, Berriozarren eta Irunen. Aljeriara terrorismoa finantzatzeko sare bati dirua bidaltzea eta terrorismoa goratzea leporatzen diete bost atxilotuei. Operazioak irekita jarraitzen du eta atxiloketa gehiago izan daitezkeela esan du Mikel Cabieces Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak.
Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fernando Grande-Marlaska epailearen aginduz egin ditu atxiloketok Guardia Zibilak. Atxilotuek 36 eta 49 urte artean dituzte, eta Mohamed Talbi, Hakim Anniche, Munir Audache, Abdelghaffour Bensaula eta Ahmed Benchohra dira. Lehen albisteen arabera, terrorismoarekin lotutako sare bat finantzatzea eta terrorismoa goratzea leporatzen diete. Sare horrek Aljerian izango luke jatorria, eta atxilotuek ustez hara dirua bidaltzen zuten. Polizia iturrien arabera Italian, Frantzian eta Suitzan loturak ditu sareak.
Miaketak ere bai
Atxiloketez gain, Guardia Zibilak hainbat miaketa egin ditu, eta ordenagiluetako materiala eta hainbat dokumentazio gehiago eraman du. 150 guardia zibilek hartu dute parte operazioan. Grande-Marlaskak datozen egunetan hartuko die deklarazioa atxilotutakoei.