iF artista lapurtarraren lanak, Zelai Arizti Kultur Etxeko erakustokian
Erretzailea, akrilikoa oihal gainean Yves Matxikote iF ezizena erabiltzen duen artistaren margolanak ikusgai jarriko dituzte ostiraletik aurrera, Zelai Arizti Kultur Etxeko areto nagusian. Zumarragara ekarriko dituen lanak hiru motatakoak iza...
Yves Matxikote iF ezizena erabiltzen duen artistaren margolanak ikusgai jarriko dituzte ostiraletik aurrera, Zelai Arizti Kultur Etxeko areto nagusian. Zumarragara ekarriko dituen lanak hiru motatakoak izango dira: margoak, kartelak eta tintak. Margoak akrilikoetan egindako lanak dira, formato handiagokoak. Karteletarako teknika bera erabili du, baina ordenagailuz «ikututako» lanak dira. Tinta txinatarrarekin egindako lanak dira tamainaz, txikienak. Guztira, 24 lan aurkeztuko ditu.
«Bildumaren azken erakusketa izango da Zumarragakoa, beste gune batzuetan erakutsi eta gero, ‘Inkontzientearen adierazpenak’ titulua du. Orain, serie berria egiten ari naiz, gizonezkoari buruzkoa, harrari buruzkoa», agertu du artistak Uztaritzeko estudiotik. Erakusketaren inaugurazioa ostiralean izango da, 19:00etan, Zelai Arizti Kultur Etxean.