Mila Ioldi espetxetik aterako dute, baina zaintzapean
Mila Ioldi euskal preso politikoa Langraitzeko espetxetik atera dute gaur arratsaldean, osasun arazoak dituela eta. Ataundarrak, ordea, baldintzatuta izango du askatasuna, zaintzapean egongo baita. Hasiera batean, atzo bertan etxera eramatekoak ziren, eskumuturreko telematikoarekin. Azkenean ordea, gaua Martuteneko espetxean pasa beharko zuela jakin zuen. Arratsaldean, 14:45ak inguruan irten da Langraitzeko espetxetik. Ordurako, familiako kideak, lagunak eta ezker abertzaleko kideak zain zituen kartzelaren atarian. Lore sorta bat eman diote Ioldiri, eta hark hunkituta hartu du. Gero guztiek Goierrirako bidea hartu dute. Etxetik pasatu eta senideak ikusteko aukera ere izan du, Martutenera joan aurretik. Seietan zuten hitzordua han, eskumuturrekoa jaso eta atzera etxera itzultzeko. Espetxeko arduradunek ordea, «inongo eskumuturrekoren berririk ez» dutela esan diete. Gainera, kontrol sistema hori gabe ezin duela etxera itzuli eta gaua espetxean pasa beharko duela jakinarazi diote, eskumuturrekoa iritsi arte. Ioldik kartzela utziko duenaren albistea zabaldu orduko, Ataunen lehen harrera prestatzen hasi dira, iluntzean bueltatzen zenerako. Azken orduko ezusteko hori dela eta, ordea, atzeratu egin dute. 15 urte herritik kanpo Mila Ioldik 15 urte daramatza Ataundik kanpo. Urtarrilaren hasieran 11 urte beteko dira Mila Ioldi eta bere bikotekidea, Francisco Jose Ramada, Mexikotik estraditatu zituztela. Ioldiri zortzina urteko bi kartzela zigor ezarri zizkioten Cosme Delclaux abokatua eta Jose Maria Aldaia [...]
Mila Ioldi euskal preso politikoa Langraitzeko espetxetik atera dute gaur arratsaldean, osasun arazoak dituela eta. Ataundarrak, ordea, baldintzatuta izango du askatasuna, zaintzapean egongo baita. Hasiera batean, atzo bertan etxera eramatekoak ziren, eskumuturreko telematikoarekin. Azkenean ordea, gaua Martuteneko espetxean pasa beharko zuela jakin zuen.
Arratsaldean, 14:45ak inguruan irten da Langraitzeko espetxetik. Ordurako, familiako kideak, lagunak eta ezker abertzaleko kideak zain zituen kartzelaren atarian. Lore sorta bat eman diote Ioldiri, eta hark hunkituta hartu du. Gero guztiek Goierrirako bidea hartu dute. Etxetik pasatu eta senideak ikusteko aukera ere izan du, Martutenera joan aurretik. Seietan zuten hitzordua han, eskumuturrekoa jaso eta atzera etxera itzultzeko. Espetxeko arduradunek ordea, «inongo eskumuturrekoren berririk ez» dutela esan diete. Gainera, kontrol sistema hori gabe ezin duela etxera itzuli eta gaua espetxean pasa beharko duela jakinarazi diote, eskumuturrekoa iritsi arte.
Ioldik kartzela utziko duenaren albistea zabaldu orduko, Ataunen lehen harrera prestatzen hasi dira, iluntzean bueltatzen zenerako. Azken orduko ezusteko hori dela eta, ordea, atzeratu egin dute.
15 urte herritik kanpo
Mila Ioldik 15 urte daramatza Ataundik kanpo. Urtarrilaren hasieran 11 urte beteko dira Mila Ioldi eta bere bikotekidea, Francisco Jose Ramada, Mexikotik estraditatu zituztela. Ioldiri zortzina urteko bi kartzela zigor ezarri zizkioten Cosme Delclaux abokatua eta Jose Maria Aldaia enpresaria bahitzeagatik. Ordutik, Espainiako zenbait kartzeletatik igaro da Ioldi.
Ataungo ezker abertzaleko kideen hitzetan “zigorraren hiru laurdenak beteta izan arren eta gaixotasun larria duen arren, eskumuturreko bat jarri diote kontrolatuta edukitzeko, denok dakigunean Milak kalean egon beharko lukeela”.