Hainbat ikastarotan izena emateko epea bihar arte
Hainbat ikastarotan izena emateko epea luzatu dute Legazpin. Modu honetan, eskulan ikastaroan, josteko konponketa txikiei dagokienean edota altzariak berritzekoan bihar arte eman ahalko da izena. Lehen biak urte osokoak dira. Eskulanena astearteetan et...
Hainbat ikastarotan izena emateko epea luzatu dute Legazpin. Modu honetan, eskulan ikastaroan, josteko konponketa txikiei dagokienean edota altzariak berritzekoan bihar arte eman ahalko da izena. Lehen biak urte osokoak dira. Eskulanena astearteetan eta ostegunetan egingo dute eta jostekoa asteazkenetan. Altzariak berritzeko ikastaroak, berriz, 30 ordu iraungo ditu eta astearteetan egingo dute. Izena kultur etxean eman daiteke.