Artisautza lanak gertutik ezagutzeko ikastaro bana antolatu dute Ordizian
Urriaren 7tik 9ra bitartean, Ordiziako XIII. Artisautza Jardunaldiak egingo dituzte. Asteburu horretako ekitaldiak girotzeko, ordea, artisauen lana gertutik ezagutzeko aukera eman nahi diete herritarrei. Horretarako, Ordiziako Udalak eta Gabiltza elkarteak bi ikastaro antolatu dituzte datozen asterako; batean telarrak egiten erakutsiko dute, eta bestean, artilearekin egin daitezkeen artisau lanak. Aurtengo artisautza jardunaldien gai nagusia, «ardia eta artisautza» izango da. Horregatik, gai hori jorratu nahi izan dute ikastaroetan ere. Helduentzako saioak izango dira, eta Barrena jauregian emango dituzte. Gerriko telar ikastaroa, urriaren 3tik 5era izango da, 10:00etatik 13:00etara. Mireia Segurak emango du, eta bertan, artilearekin oihal bat nola egiten den ikasi ahal izango da. Bigarren saioa, berriz, artilearekin egin daitezkeen artisau lanetarako hastapen ikastaroa izango da. Urriaren 4tik 6ra emango dute, Mar Joaquin del Riok gidatuta. Saio horren helburua, artilea nola erabil daitekeen ikasteaz gain, ardatz eta goruaren bidezko irutea edota fieltroaren eta tindaketen teknikak ikastea da. Bi ikastaro horien matrikula 20 eurokoa izango da, eta aurrez eman behar da izena, 615 76 62 87 telefono zenbakira deituta edo difusion@gabiltza.net helbidera mezu bat bidalita. Eskoletan tailer ibiltariak Datorren asterako, helduentzako ikastaroez gain, umeentzako tailerrak ere antolatu dituzte. Herriko ikastetxeetan emango dituzte, urriaren 3tik 6ra bitartean. Sandra Cliville artisauak artilearen prozesu osoa azalduko [...]
Urriaren 7tik 9ra bitartean, Ordiziako XIII. Artisautza Jardunaldiak egingo dituzte. Asteburu horretako ekitaldiak girotzeko, ordea, artisauen lana gertutik ezagutzeko aukera eman nahi diete herritarrei. Horretarako, Ordiziako Udalak eta Gabiltza elkarteak bi ikastaro antolatu dituzte datozen asterako; batean telarrak egiten erakutsiko dute, eta bestean, artilearekin egin daitezkeen artisau lanak.
Aurtengo artisautza jardunaldien gai nagusia, «ardia eta artisautza» izango da. Horregatik, gai hori jorratu nahi izan dute ikastaroetan ere. Helduentzako saioak izango dira, eta Barrena jauregian emango dituzte.
Gerriko telar ikastaroa, urriaren 3tik 5era izango da, 10:00etatik 13:00etara. Mireia Segurak emango du, eta bertan, artilearekin oihal bat nola egiten den ikasi ahal izango da. Bigarren saioa, berriz, artilearekin egin daitezkeen artisau lanetarako hastapen ikastaroa izango da. Urriaren 4tik 6ra emango dute, Mar Joaquin del Riok gidatuta. Saio horren helburua, artilea nola erabil daitekeen ikasteaz gain, ardatz eta goruaren bidezko irutea edota fieltroaren eta tindaketen teknikak ikastea da.
Bi ikastaro horien matrikula 20 eurokoa izango da, eta aurrez eman behar da izena, 615 76 62 87 telefono zenbakira deituta edo difusion@gabiltza.net helbidera mezu bat bidalita.
Eskoletan tailer ibiltariak
Datorren asterako, helduentzako ikastaroez gain, umeentzako tailerrak ere antolatu dituzte. Herriko ikastetxeetan emango dituzte, urriaren 3tik 6ra bitartean. Sandra Cliville artisauak artilearen prozesu osoa azalduko du, eta ikasleek, kardatzen eta iruten ikasiko dute, besteak beste.
Azokako egunetan ere, urriaren 7tik 9ra, beste hainbat tailer eta erakustalditan parte hartzeko aukera izango dute haur eta helduek. Guztira, 30 artisauk parte hartuko dute azokan.