Odol emaileak omenduko dituzte aurten Boluntario Egunean
Javier Arroyo, Odol Emaileen elkarteko lehendakaria Hamargarren aldiz ospatuko dute aurten Boluntarioen Eguna. Larunbatean izango da, eta guztira, Beasaingo hamazazpi elkarte irtengo dira kalera egunero-egunero egiten duten lana zein den herritarrei azaltzera. Urtero bezala, aurten ere, herriko elkarte baten lana narbarmenduko dute. Odol emaileek jasoko dute oroigarria aurten. 1969az geroztik ari dira lanean odol emaileak Beasainen. Javier Arroyok, elkarteko lehendakariak, azaldu dunez, “edozein kasutarako, edozein pertsonentzako eta edozein momentutarako odola ematea da” odol emaileen lana. Lan “altruista eta boluntarioa” izanda, askotan kosta egiten da lanerako prest dagoen jendea aurkitzea, baina Beasainen “urte guztian zehar odola emateko prest dagoen jende talde bat osatzea” lortu dute. Izan ere, elkarteko kideen lana ere bada behin elkartera gerturatzen diren emaileak berriz ere joan daitezen lortzea. Garrantzitsuena kopurua mantentzea Arroyok azaldu duenez, 900 lagunekin osatutako taldea hasi zen Beasainen odola ematen. Baina bizitzak berezkoak dituen zergatien ondorioz jendea uzten joan da. “Adinak aurrera egiten duenean jendearen osasunak behera egiten du, eta gaixotasunak, heriotzak… etortzen dira eta odol emaileen kopuruak behera egiten du”. Hala ere, gaur egun ia 700 emaile inguru daude Beasainen, “zerbait gertatuz gero, herri guztiari odola emateko adina”, zehaztu du Arroyok. Izan ere, garrantzitsuena urte guztian zehar odol emaile kopurua mantentzea da, eta [...]
Hamargarren aldiz ospatuko dute aurten Boluntarioen Eguna. Larunbatean izango da, eta guztira, Beasaingo hamazazpi elkarte irtengo dira kalera egunero-egunero egiten duten lana zein den herritarrei azaltzera. Urtero bezala, aurten ere, herriko elkarte baten lana narbarmenduko dute. Odol emaileek jasoko dute oroigarria aurten.
1969az geroztik ari dira lanean odol emaileak Beasainen. Javier Arroyok, elkarteko lehendakariak, azaldu dunez, “edozein kasutarako, edozein pertsonentzako eta edozein momentutarako odola ematea da” odol emaileen lana. Lan “altruista eta boluntarioa” izanda, askotan kosta egiten da lanerako prest dagoen jendea aurkitzea, baina Beasainen “urte guztian zehar odola emateko prest dagoen jende talde bat osatzea” lortu dute. Izan ere, elkarteko kideen lana ere bada behin elkartera gerturatzen diren emaileak berriz ere joan daitezen lortzea.
Garrantzitsuena kopurua mantentzea
Arroyok azaldu duenez, 900 lagunekin osatutako taldea hasi zen Beasainen odola ematen. Baina bizitzak berezkoak dituen zergatien ondorioz jendea uzten joan da. “Adinak aurrera egiten duenean jendearen osasunak behera egiten du, eta gaixotasunak, heriotzak… etortzen dira eta odol emaileen kopuruak behera egiten du”. Hala ere, gaur egun ia 700 emaile inguru daude Beasainen, “zerbait gertatuz gero, herri guztiari odola emateko adina”, zehaztu du Arroyok.
Izan ere, garrantzitsuena urte guztian zehar odol emaile kopurua mantentzea da, eta konstantzia hori matentzeko lan egiten dute Arroyok eta elkarteko beste hainbat kidek. Odola emateko, ordea, baldintza batzuk bete behar dira, “odola ematen dutenen eta jasotzen dutenen segurtasunerako”. Adina da baldintza horietako bat: “18 eta 65 urte arteko pertsonek eman dezakete izena, beti ere osasun arazorik ez badute”. Hala ere, Europan eta Espainian 65 urteko muga handitzea aztertzen ari direla azaldu du Arroyok.
Aurretik egindako lana, eskertzeko
Larunbatean odol emaileek jasoko duten aitortza esker onez hartu dute elkarteko kideek. Baina beraiek egindako lana, aurretik elkartean aritutakoen jarraipena dela gaineratu nahi izan du Arroyok. “Elkarteko askok 40 urte baino gehiago daramatzate beraien denbora besteei eskaintzen, baina gu hemen bagaude gure aurretik norbait egon delako da, eta haiei ere eskerrak eman beharrean gaude”.
Ospakizun eguna izango da larunbata Odol Emaileen elkarteko lagunentzat, baina egiten duten lanaren truke ez dutela ezer espero ere argi utzi nahi izan dute: “Guk nahi dugulako egiten dugu, eta aitortza hau pozgarria bada ere, guk ez dugu lanik egiten trukean ezer jasotzeko”.