San Migel: doan tokira doala, jaia ziurra
Hala dio garagardo mota ospetsu baten iragarkiak. Goiburuko lelo hori asmatzen ez zuten ahalegin handirik beharko, izen bereko jaiak zenbat herritan ospatzen dituzten ikusita. Goierrin, bost herritan festak antolatu dituzte San Migel egunean eta inguruan. Altzagan, Gaintzan eta Idiazabalgo Urtsuaranen urteko jai nagusiak dituzte. Lazkaon ere herritar ugari plazara bilduko da bihar, sanprointzioak aspaldi atzean utzita, festa herrikoi estimatura. Ormaiztegin aurreko astebukaeran garatu zituzten ekitaldiak. Legazpin ere gogoratuko dute festaburua, izen bereko baselizaren bueltan. Argizaiolen erakusketa jarriko dute San Migel elizan, eta bihartik igandera egunero ikusi ahalko da. Felix Pinillosek bere eskuz egindako 70 ohol dira. Sagardoarentzat ere baleko amua litzateke titularrekoa, alajaina. Hain modako dauden sagardo dastaketak egingo dituzte Altzagan igande iluntzean, txistorrarekin lagunduta, eta Gaintzan larunbat gauean. Lazkaon larunbatean izan zen. Ordubetean 600 botila hustu ziren. Mondeju garaia ere hastera doa, eta ardiki hestebeteak presentzia izango du egunotako jaietan. Gaintzan eta Urtsuaranen, adibidez. Gaintzarrek herri afaria antolatu dute dastaketaren aberasgarri, gainera. Mozorrotuen gaua izango da zapatukoa. Afaritara ere mozorrotuta joateko deia egin dute. Goierrin biztanlez bi herririk txikienak direnetan trikitilariek girotuko dituzte asteburuko bi egunak; baita Urtsuaranen ere. Bertsolariek Altzagan eta Urtsuaranen —larunbatean eta igandean— dute lana. Igandean kirol erakustaldiak eta lasterketak izango dira. Gaintzan, 28. aldiz txirrindularien [...]
Hala dio garagardo mota ospetsu baten iragarkiak. Goiburuko lelo hori asmatzen ez zuten ahalegin handirik beharko, izen bereko jaiak zenbat herritan ospatzen dituzten ikusita. Goierrin, bost herritan festak antolatu dituzte San Migel egunean eta inguruan. Altzagan, Gaintzan eta Idiazabalgo Urtsuaranen urteko jai nagusiak dituzte. Lazkaon ere herritar ugari plazara bilduko da bihar, sanprointzioak aspaldi atzean utzita, festa herrikoi estimatura.
Ormaiztegin aurreko astebukaeran garatu zituzten ekitaldiak. Legazpin ere gogoratuko dute festaburua, izen bereko baselizaren bueltan. Argizaiolen erakusketa jarriko dute San Migel elizan, eta bihartik igandera egunero ikusi ahalko da. Felix Pinillosek bere eskuz egindako 70 ohol dira.
Sagardoarentzat ere baleko amua litzateke titularrekoa, alajaina. Hain modako dauden sagardo dastaketak egingo dituzte Altzagan igande iluntzean, txistorrarekin lagunduta, eta Gaintzan larunbat gauean. Lazkaon larunbatean izan zen. Ordubetean 600 botila hustu ziren. Mondeju garaia ere hastera doa, eta ardiki hestebeteak presentzia izango du egunotako jaietan. Gaintzan eta Urtsuaranen, adibidez.
Gaintzarrek herri afaria antolatu dute dastaketaren aberasgarri, gainera. Mozorrotuen gaua izango da zapatukoa. Afaritara ere mozorrotuta joateko deia egin dute. Goierrin biztanlez bi herririk txikienak direnetan trikitilariek girotuko dituzte asteburuko bi egunak; baita Urtsuaranen ere. Bertsolariek Altzagan eta Urtsuaranen —larunbatean eta igandean— dute lana.
Igandean kirol erakustaldiak eta lasterketak izango dira. Gaintzan, 28. aldiz txirrindularien igoera egingo dute, Zaldibiako bidegurutzetik herriguneraino. Altzagan herri kirol jaialdia antolatu dute, aizkolariekin eta Goenatxo aita-seme harrijasotzaileekin. Urtsuaranen herritarren arteko herri kirol desafioa egingo dute, igande eguerdian.
Lazkaon herri afaria
Jubilatuen eguna ospatzeaz gain, giro herrikoiak Lazkaon bihar borobilduko du asteburuan hasitako egitaraua. Zaindariaren festak apirilean diren arren, parrokiaren festaburua jai herrikoi estimatua da. Gaueko herri afaria horren seinale; ehunka lagun elkartuko dira plazako pilotalekuan, 21:00etan. Udaletxetik jakinarazi dutenez, frontoian mahaiak jartzen 18:00etan hasi ahalko dute herritarrek. Lanean ariko diren udal langileen jarduna
Aurrez, haurrentzat puzgarriak jarriko dituzte, goiz eta arratsalde, herriko hiru tokitan. Festa giroko osagaiak auzoetara zabaltzeko udal gobernu berriak hartu duen erabakiarekin, plaza nagusian, Gurutze auzuneko parke gorrian eta Santa Madalenako parkean jarriko dituzte puzgarriak.
Lazkaoko pilota txapelketako finala eguerdian jokatuko dute, baita eskola-umeen arteko lehiaketa ere.
Kantuzale taldeak jarriko dio musika doinua lazkaotarren festari. Kantu-jira egingo dute, 19:00etan Gerriko paretik hasita.
Lazkaoko erretiratuek bihar dute euren eguna, bi omenaldirekin
San Migel egunarekin, bihar, Lazkaoko jubilatuek urteroko oturuntza egingo dute. Jubilatuen eguna ospatuko dute, eguerdiko mezarekin hasita. Lehendabizi Oin Arin dantza taldekoek harrera egingo diete, elizara sarreran. Irteeran, 13:00etan otamena egin, eta 13:30ean autobusean Ataungo Bittor jatetxera joango dira; 14:00etan da bazkaria.
Orobione erretiratu elkarteak bi omenaldi egingo ditu, bazkal ondoren. Ezkonduta luzaroen dagoen egoitzako bikote bati, batetik. Tomas Sevilla eta Rosa Olivares senar-emazteek jasoko dute omena. 1947an ezkondu ziren. Bestetik, bazkaritara joango den adinekoenari gorazarre egingo diote, Ramona Mujikari, 1920an jaioa. Orobioneko bazkide bat zaharragoa bada, baina ezin izango du ospakizunera joan.
Gainontzeko bazkaltiar guztiek opari bana jasoko dute, eta herriko jatetxeek eta dendek emandako produktuak zozkatuko dituzte. Elkarteak ordaindutako Galiziarako bidaia bat ere zotz egingo dute.
Dantzaldia arratsaldean
Lazkaora 18:00etan itzuliko dira, eta Orobionen dantzaldia egingo dute, «gorputzak ahal duen arte», elkartetik aurreratu dutenez.
EGITARAUAK
ALTZAGA
Bihar
- 11:30. Txupinazoa.
- 12:00. Meza.
- 14:00. Herri bazkaria, Artea elkartean. Gari eta Iñaki trikitilariak, Zubeldia eta Urdangarin bertsolariak.
- 17:00. Askaria, haurrentzat.
- 18:00. ‘Ipuin laburra’ ikuskaria
Ostirala
- 17:00. Bizikleta eta irristailu ginkana, 10 urte artekoentzat.
- 19:00. III. Patata tortilla
lehiaketa.
Larunbata
- 10:00-13:00 eta 16:00-18:00. Haur parkea, zezen
mekanikoa. - 18:00. Gorritiren ikuskizuna.
- 19:00. Frontenis txapelketako finala, herritarren artean.
- 20:00. Gazteen afaria.
- 21:00. Herri afaria, Artea elkartean. Ondoren, Gari eta Iñaki trikitilariak.
Igandea
- 11:00. Meza.
- 12:00. Toka txapelketa. Ondoren Josu eta Aiora trikitilariak.
- 18:00. Herri kirolak. Aizkoran: Nazabal-Arkaitz Jauregi, Azurmendi-Atutxa. Harri jasotzen: Joan Joxe eta Jon Goenatxo.
- 19:00. Sagardo eta txistor dastaketa.
GAINTZA
Bihar
- 11:00. Suziriak.
- 12:00. Meza. Ondoren, Xabi eta Eneko trikitilariak.
- 14:30. Herri bazkaria, Kale-Txiki jatetxean.
- 17:00. Toka txapelketa, herritarrentzat. Ondoren, erromeria.
Larunbata
- 10:30. Buruhandiak eta haur jolasak.
- 12:00-14:00 eta 16:00-18:00. Puzgarriak.
- 20:30. Sagardo dastaketa eta herri afaria, frontoian. Mozorro festa, afari garaian eta gauean.
- Gauean. Irma eta Ainitze trikitilariekin erromeria.
Igandea
- 10:30. Meza.
- Ondoren. Jubilatuentzat hamaiketakoa, Kale-Txikin.
- 12:00. 28. Txirrindulari igoera. Eneritz eta Amets trikitilariak.
- 19:00. Mondejuak eta ardoa. Ondoren, erromeria.
LAZKAO
Bihar
- 11:30-13:30 eta 16:00-19:00. Puzgarriak, haurrentzat: Euskadi plazan, Santa Madalenan eta Gurutze goialdeko parkean.
- 12:00. Meza, San Migel parrokian, jubilatuen egunekoa. Oin Arin taldeko dantzarien harrera.
- 12:00. Eskola-umeen arteko eta San Migel txapelketako pilota finalak, plazako frontoian.
- 14:00. Jubilatuen bazkaria.
- 19:00. Kantu jira, Lazkaotxiki musika eskolako trikitilariekin.
- 20:00-21:00 eta 23:00-01:30. Drindots, plazan.
- 21:00. Afaria, plazan.
LEGAZPI
Bihartik igandera, erakusketa. Felix Pinillos artisauaren 70 argizaiolaren erakusketa, San Migel ermitan. Ordutegiak: bihar 10:30-13:00, etzi 17:00-19:00, larunbatean eta igandean 11:00-13:00.
URTSUARAN (idiazabal)
Bihar
- 19:30. Suziriak eta kanpaiak.
- Gero. Afaria: mondejuak, gisatua eta ardi txuletak.
- 22:30. XVIII. Mus lehiaketa.
Larunbata
- 12:00. Meza. Ondoren, txistulariak; Xabier Zeberio eta Anjel Mari Peñagarikano bertsolariak; Dani Oiarbide eta Peio Urdangarin trikitilariak.
- 14:00. Udalbatzaren bazkaria
- 16:30. Patxin eta Potxin pailazoen ikuskizuna. Haur jokoak eta txokolate jana. Bertsolariak.
- Iluntzean. Afaria eta trikitia.
Igandea
- 12:30. Herri kirolak.
- 14:00. Herri bazkaria. Iban Urdangarin eta Iker Zubeldia bertsolariak. Dani Oiarbide eta Peio Urdangarin trikitilariak.
- 17:00. XX. Toka lehiaketa.