Andramendi ikastolak Nafarroa Oinezera joateko autobusa antolatu du
Beasaingo Andramendi ikastolak autobusa antolatu du urriaren 16an Tafallan egingo den Nafarroa Oinez jaialdira joateko. Autobusean lekua hartzeko, datorren astean eman behar da izena ikastolan, asteartetik ostegunera bitartean. Izena emateko ordute...
Beasaingo Andramendi ikastolak autobusa antolatu du urriaren 16an Tafallan egingo den Nafarroa Oinez jaialdira joateko. Autobusean lekua hartzeko, datorren astean eman behar da izena ikastolan, asteartetik ostegunera bitartean. Izena emateko ordutegia 12:00etatik 12:30era eta 16:30etik 17:30era izango da. Izena ematerakoan, bederatzi euro ordaindu beharko da pertsonako.
Urriaren 16ean, Beasaingo tren geltokitik irtengo da autobusa 09:00etan, eta itzultzeko ordua 18:30ean izango da. Informazio gehiago jasotzeko, mezua bidali behar da ekintzak@beasaingoikastola.com helbidera.














