
Duela 500 urte sagardoa nola egiten zuten ikusi dute ikasleek Ezkio-Itsasoko Igartubeiti baserri museoan. Bertan Sagardo Astea ari dira ospatzen, eta sagar zanpaketak egunero egiten dituzte. Astean zehar zanpaketa bat. Asteburuan eta Pilarika egunean bi zanpaketa egingo dituzte. Astean zehar batez ere jubilatu taldeak eta eskoletako ikasle eta irakasleak joaten dira bertara. Atzo esaterako, Urretxu-Zumarragako ikastolako ikasleak, Urretxu-Zumarragako Garaialde lizeoko ikasleak eta Zarautzeko Aida sukaldaritza eskolako ikasleak izan ziren bertan. Gotzon Aranburu kazetaria ere bertan izan zen eta bideoa grabatu zuen.

Beasaingo Andramendi ikastolak autobusa antolatu du urriaren 16an Tafallan egingo den Nafarroa Oinez jaialdira joateko. Autobusean lekua hartzeko, datorren astean eman behar da izena ikastolan, asteartetik ostegunera bitartean. Izena emateko ordute...

Zumalakarregi museoak antolatzen dituen tailerren barruan, larunbatean XIX. mendeko margolarak ezagutzeko aukera izan zuten haurrek. Hasieran Nor da nor jokoaren moldaera batean jolastu zuten, eta gero margotzeari ekin zioten. Guztien artean mural arti...

Irizar, saria jasotzen Beasaingo Irizar jatetxeko Juan Mari Irizarrek irabazi du Murumendi elkarteko sagardo lehiaketa. Zelaia sagardotegiko sagardoa aurkeztu zuen lehiaketara, eta garaikurra eta lore sorta jaso zituen. Aurten, guztira, 72 partaidek parte hartu dute lehiaketan, iaz baino lau gehiagok, eta elkarteko kideak oso gustura daude, “lehiaketak indarra duela nabaritzen delako”, adierazi dute. Aurten gainera, lehen aldiz emankume batek parte hartu du txapelketan. Zelaia sagardotegiko zukua izan da garaile nagusia, sailkapen orokorrean lehen hiru postuetan sailkatu direnek Zelaia sagardotegiko sagardoa aurkeztu baitzuten bart lehiaketara. Astiazaran eta Gaztañaga sagardotegiek ere lortu dute lekutxo bat sailkapenean. Murumendi elkartetik jakinarazi dutenez, mahai bakoitzean 34 sagardo ezberdin probatu zituzten. Sagardoa probatzeaz gain, ordea, gaiaren inguruan ikasteko ere aprobetxatu zuten askok, parte hartzaileen artean sagardotegi ezagunetako nagusiak baitzeuden. Aurten lehiaketa antolatu duten 38. urtea izan da, eta aurrerantzean ere lehiaketa antolatzeko asmoa dutela jakinarazi dute: “Erreferentzia bihurtzen ari den lehiaketa da, eta parte hartze aldetik jende askoz gehiagorik ezin dugu hartu, baina pozgarria da txapelketak halako harrera izatea. Datozen urteetan ere lehiaketa antolatzeko lan egingo dugu”.

Urretxun eta Legazpin bildu ohi dira txolarteak; denetariko ekintzak antolatzen dituzte urtean zehar.

Ataungo Joxemiel Barandiaran Herri Ikastetxeak maila askotako ikasleengan zorriak agertu direla eta oharra bidali du. «Behar diren neurriak» har daitezen ohartarazi du eskolak, izurritea gehiago zabal ez dadin.

Astelehenetik ostiralera, 16:30etik 19:00etara. Horixe da Lazkaoko Ludotekaren ordutegia 2011-12 ikasturterako. Haur Hezkuntzako 4. mailatik Lehen Hezkuntzako 6.era bitarteko haurrak ibil daitezke. Kurtso osoko kuota 90 eurokoa da; hiruhilero zatituta ...

Hezkuntzaren alorrean gero eta nabarmenagoa da beste herrialde batzuetako esperientzietatik ikasi eta ikasleen artean trukeak egitea, horrekin, ikasleek, bestelako erreferentzia batzuk hartu eta haien burua aberastea lortzen baitute. Bada, Ordiziako Oianguren institutuko bi irakasle Alemaniatik itzuli berriak dira –Worbis herritik hain zuzen–, eta proiektu bat ekarri dute besapean, Comenius izenekoa. Europa mailako proiektua da Comenius, eta Puzzle Europarraren puzzle zati harrigarriak (Puzzling Pieces of the European puzlle) izenburua du. Proiektu hori garatzeko Alemaniako Worbis herriko Marie Curie eta Galesko Llandudno hiriko Ysgol John Bright School ikastetxeekin lankidetzan ariko da Oianguren. Datozen bi urteetan egin beharreko proiektua da, eta tarte horretan, hiru ikastetxeetako ikasleek tokiko identitatea aurkeztu (ezaugarriak, hizkuntza, ohiturak…) eta hainbat lan egingo dituzte elkarlanean IKTak erabiliz. Ingelesa izango da lanerako hizkuntza. «Honela, gure kultura zabaltzeko aukera izango dugu, eta baita besteena ezagutzeko ere. Euskal identitatea abianpuntutzat hartuta europeartasunerantz joko dugu», adierazi dute institutuko ordezkariek. Ikasle trukeak 2012an Oianguren institutuan DBHko 4. mailako 15 ikasle ariko dira lanean proiektu honetan, bai ikastetxean zein etxean, eta irakasle talde batek beharrezkoak diren baliabideak eta gaiak jorratuko ditu. Hainbat truke bidaia egitea ere aurreikusten dute proiektu horretan. Proiektukideak Ordizian izango dira 2012ko urtarrilean, eta udaberrian Galesera joango dira Oiangurenekoak. 2013. urtean Alemaniara joango [...]

Buzkantza lehiaketaren harian egingo dute; pintxoek osagai bat izan beharko dute nahitaez: odolkia edo buzkantza.

Leongo Argüellos ekualdera izango da irteera hil honen amaieran, urriaren 22tik 25era, hain zuzen; bertako kareharrizko mendi ederrak ezagutzeko aukera ederra...

Kimetz emakumeen elkarteak emakumeen aurkako indarkeria salatzeko hileroko lehen ostegunetarako deitzen duen kontzentrazioa bihar izango da, 20:00etan, Ordiziako Plaza Nagusian. Isilik egoteak gaizkide egiten gaitu da elkarretaratzearen goiburua. Emaku...

Ormaiztegiko Udalak, emakumeen eta gizonen berdintasunaren gaineko diagnostikoa egingo du Ormaiztegin, Emakunderen babesarekin. Lan horren helburua herriko emakumeen eta gizonen errealitatea aztertzea eta kaleratzea da. Diagnostikoa Daiteke kontsultorako lantaldeak egingo du. Udaleko langileekin eta teknikariekin batera, herriko erakundeetako, elkarteetako eta arlo ezberdinetako pertsonekin bilduko dira, eta elkarrizketak eta inkestak egingo dizkiete, besteak beste. Ondoren bildutako datu guztien azterketa egingo dute. Gonbitea herritarrei Ormaiztegiko Udalak jakitera eman duenez, diagnostikoa egin ahal izateko «ezinbestekoa» izango da herritarren parte hartzea, eta beraz, ormaiztegiarrak prozesu horretan parte hartzera gonbidatu nahi dituzte. Prozesua hilabete honetan jarriko dute abian, eta herritar guztiei irekita egongo da. Diagnostiko hori bukatu ondoren, Ormaiztegiko emakumeen eta gizonen berdintasun plana garatzeko asmoa dute. Zentzu horretan herrian egiten duten lehen plana izango da. Berdintasunaren inguruko diagnostikoa eta plana garatzen ari diren bitartean herritarrek ekarpenak egin nahi badituzte Daiteke kontsultoraren helbide elektronikora bidali ditzakete: igualdad@daiteke.com-era. Nahi duenak beraien bulegoko telefono zenbakira (943-439312) ere deitu dezake. Bestalde, gaiari buruz informazio gehiago nahi duenak edota zalantzaren bat argitu nahi duenak Ormaiztegiko udaletxera jo dezake. Aurrez aipatutako bi bideak ere erabil ditzake helburu horietarako.

Zeraingo Udalari 459.870 euroko diru-laguntza eman dio Espainiako Sustapen Ministerioak Aizpeako meategietako monumentu multzoko lanak finantzatzeko, eta bi instituzio horiek lankidetza hitzarmena sinatu dute. Astelehenean (urriak 3) Madrilen, Espainiako Sustapen Ministerioan, izan ziren Jose Manuel Oria Zeraingo alkatea eta Aitziber Makazaga eta Andoni Alustiza zinegotziak. Zeraingo Udalaren izenean Jose Manuel Oria alkateak eta Espainiakoa Sustapen Ministerioaren izenean Jose Blanco Espainiako Sustapen ministroak sinatu zuten hitzarmena. Diru-laguntza horrekin burdinaren eraldatze tailerra zaharberritzeko eta balioan jartzeko lehen faseko lanak egingo dituzte. Zeraingo Udalak aurkeztutako proiektuaren aurrekontu osoa 613.160 eurokoa da. Beraz, Zeraingo Udalak jarriko du gainerako diru kopurua: 153.290 euro.

Aurrera jarraitzen dute Seguran Oria ibaiko hiru presa kentzeko lanek. LKS S. Koop. enpresa ari da obrak egiten. Presak ibaian bizi diren arrainen biziraupena bermatzeko helburuarekin kendu nahi dituzte, orain arte arrainen mugikortasuna zaildu egiten baitzuten. Presak kentzearekin batera, arranpa eta harri-lubeta bana eraiko dituzte. Segura parean aurrez ere kendu zuten beste presa bat: Armaola baserriaren parean zegoena, hain zuzen

Igeriketa Lantzen enpresaren kontratupean –enpresa hori hartzekodunen lehiaketan dago egun– Majori kiroldegian lan egiten duten langile “guztiek” greba mugagabea egiteari ekingo diote datorren astelehenean, hilak 10. LAB sindikatuak hel...

Berritasunez kargatuta eta ekitaldi distiratsuz zipriztinduta, gaur hasiko dira Santa Fe jaiak Zaldibian. Iluntzeko desfilearekin ekin eta mondejuak janez hasiko dute egitaraua, igandera bitartean etenik gabe segitzeko. Zaindariaren eguna bihar da; ostirala mozorrotuentzako, larunbata gazteentzako eta igandea kirolarentzako izango dira ondoren. Hurrena, urriaren 15ean, koadrilen eguna ospatuko dute. Udalak leihoetan ikurrina jartzeko deia egin die herritarrei. Idi parearen eta gazte koadrila baten arteko dema izango da, seguruenik, festa aurretik herrian zeresan handiena ipini duena. Ostiralean, 18:30ean, Roman Elosegi itzainaren uztarriak eta hamar laguneko koadrilak desafioa jokatuko dute, plaza parean, Illati aurreko kaleko asfaltoaren gainean. Lazkaomendiko harria erabiliko dute, 760 kilokoa. Hogei minutuan zeinek plaza gehien egin, horixe elkarri bota dioten erronka. Plazaren distantzia 25 metro luzera mugatu dute. Elosegi eta gizon probako tiralari bat lankide direla eta, hala sortu zen asmoa. Elosegitarrek aurreko belaunalditik dakarte idiekiko zaletasuna. «Apustua egin behar zela, eta herrian zirika hasi ginen, parranda giroan. Hortik irten da kontua», gogoratu du Akaitz Jauregi tiralariak. Buruz buruko «estua» espero Erronka onartu, eta desafioko baldintzak gorpuzten zerbait kostatu zen arren, aurrera egin du demak. Diru konturik-eta ezer jokatu dutenik ez dute argitu. «Denak ez dira jokoaren aldeko, ez dugu zehaztu oraindik. Bakoitzak 700na euroko bermea jarri dugu, proba jokatuko [...]

Tolosaldea Osasun Publikoaren Alde koordinakundeak informazioa zabaltzeko bilera-hitzaldia egingo du gaur, Legorretan. Osasungintza publikoaren esparruan Tolosaldean daude sartuta legorretarrak, eta eskualde hartan erietxe publikorik ez egoteaz, zerbit...

Ataundarrei bilerarako deia egin die San Martin auzoko jai batzordeak, gaurko. Egitaraua lotzeko eta ekitaldiak antolatzeko hirugarren batzarra egingo dute, 19:30ean, Oargin.

Lazkaoko Joxemiel Barandiaran Udal Kiroldegiak hiru kirol egiteko aukera jarri du haurrentzat. Aerobika, sei urtetik aurrerakoentzat, astearte eta ostegunetan da; eskalada, kiroldegiko bulder berrian, (astelehen, asteazken eta ostiraletan, 17:00-18:00)...

