Berdintasunaren inguruko diagnostikoa egingo dute urrian hasita, Ormaiztegin
Ormaiztegiko Udalak, emakumeen eta gizonen berdintasunaren gaineko diagnostikoa egingo du Ormaiztegin, Emakunderen babesarekin. Lan horren helburua herriko emakumeen eta gizonen errealitatea aztertzea eta kaleratzea da. Diagnostikoa Daiteke kontsultorako lantaldeak egingo du. Udaleko langileekin eta teknikariekin batera, herriko erakundeetako, elkarteetako eta arlo ezberdinetako pertsonekin bilduko dira, eta elkarrizketak eta inkestak egingo dizkiete, besteak beste. Ondoren bildutako datu guztien azterketa egingo dute. Gonbitea herritarrei Ormaiztegiko Udalak jakitera eman duenez, diagnostikoa egin ahal izateko «ezinbestekoa» izango da herritarren parte hartzea, eta beraz, ormaiztegiarrak prozesu horretan parte hartzera gonbidatu nahi dituzte. Prozesua hilabete honetan jarriko dute abian, eta herritar guztiei irekita egongo da. Diagnostiko hori bukatu ondoren, Ormaiztegiko emakumeen eta gizonen berdintasun plana garatzeko asmoa dute. Zentzu horretan herrian egiten duten lehen plana izango da. Berdintasunaren inguruko diagnostikoa eta plana garatzen ari diren bitartean herritarrek ekarpenak egin nahi badituzte Daiteke kontsultoraren helbide elektronikora bidali ditzakete: igualdad@daiteke.com-era. Nahi duenak beraien bulegoko telefono zenbakira (943-439312) ere deitu dezake. Bestalde, gaiari buruz informazio gehiago nahi duenak edota zalantzaren bat argitu nahi duenak Ormaiztegiko udaletxera jo dezake. Aurrez aipatutako bi bideak ere erabil ditzake helburu horietarako.
Ormaiztegiko Udalak, emakumeen eta gizonen berdintasunaren gaineko diagnostikoa egingo du Ormaiztegin, Emakunderen babesarekin. Lan horren helburua herriko emakumeen eta gizonen errealitatea aztertzea eta kaleratzea da.
Diagnostikoa Daiteke kontsultorako lantaldeak egingo du. Udaleko langileekin eta teknikariekin batera, herriko erakundeetako, elkarteetako eta arlo ezberdinetako pertsonekin bilduko dira, eta elkarrizketak eta inkestak egingo dizkiete, besteak beste. Ondoren bildutako datu guztien azterketa egingo dute.
Gonbitea herritarrei
Ormaiztegiko Udalak jakitera eman duenez, diagnostikoa egin ahal izateko «ezinbestekoa» izango da herritarren parte hartzea, eta beraz, ormaiztegiarrak prozesu horretan parte hartzera gonbidatu nahi dituzte.
Prozesua hilabete honetan jarriko dute abian, eta herritar guztiei irekita egongo da. Diagnostiko hori bukatu ondoren, Ormaiztegiko emakumeen eta gizonen berdintasun plana garatzeko asmoa dute. Zentzu horretan herrian egiten duten lehen plana izango da.
Berdintasunaren inguruko diagnostikoa eta plana garatzen ari diren bitartean herritarrek ekarpenak egin nahi badituzte Daiteke kontsultoraren helbide elektronikora bidali ditzakete: igualdad@daiteke.com-era. Nahi duenak beraien bulegoko telefono zenbakira (943-439312) ere deitu dezake.
Bestalde, gaiari buruz informazio gehiago nahi duenak edota zalantzaren bat argitu nahi duenak Ormaiztegiko udaletxera jo dezake. Aurrez aipatutako bi bideak ere erabil ditzake helburu horietarako.














