‘Comenius’ proiektuan murgildu da Oianguren institutua, kultur trukerako
Hezkuntzaren alorrean gero eta nabarmenagoa da beste herrialde batzuetako esperientzietatik ikasi eta ikasleen artean trukeak egitea, horrekin, ikasleek, bestelako erreferentzia batzuk hartu eta haien burua aberastea lortzen baitute. Bada, Ordiziako Oianguren institutuko bi irakasle Alemaniatik itzuli berriak dira –Worbis herritik hain zuzen–, eta proiektu bat ekarri dute besapean, Comenius izenekoa. Europa mailako proiektua da Comenius, eta Puzzle Europarraren puzzle zati harrigarriak (Puzzling Pieces of the European puzlle) izenburua du. Proiektu hori garatzeko Alemaniako Worbis herriko Marie Curie eta Galesko Llandudno hiriko Ysgol John Bright School ikastetxeekin lankidetzan ariko da Oianguren. Datozen bi urteetan egin beharreko proiektua da, eta tarte horretan, hiru ikastetxeetako ikasleek tokiko identitatea aurkeztu (ezaugarriak, hizkuntza, ohiturak…) eta hainbat lan egingo dituzte elkarlanean IKTak erabiliz. Ingelesa izango da lanerako hizkuntza. «Honela, gure kultura zabaltzeko aukera izango dugu, eta baita besteena ezagutzeko ere. Euskal identitatea abianpuntutzat hartuta europeartasunerantz joko dugu», adierazi dute institutuko ordezkariek. Ikasle trukeak 2012an Oianguren institutuan DBHko 4. mailako 15 ikasle ariko dira lanean proiektu honetan, bai ikastetxean zein etxean, eta irakasle talde batek beharrezkoak diren baliabideak eta gaiak jorratuko ditu. Hainbat truke bidaia egitea ere aurreikusten dute proiektu horretan. Proiektukideak Ordizian izango dira 2012ko urtarrilean, eta udaberrian Galesera joango dira Oiangurenekoak. 2013. urtean Alemaniara joango [...]
Hezkuntzaren alorrean gero eta nabarmenagoa da beste herrialde batzuetako esperientzietatik ikasi eta ikasleen artean trukeak egitea, horrekin, ikasleek, bestelako erreferentzia batzuk hartu eta haien burua aberastea lortzen baitute. Bada, Ordiziako Oianguren institutuko bi irakasle Alemaniatik itzuli berriak dira –Worbis herritik hain zuzen–, eta proiektu bat ekarri dute besapean, Comenius izenekoa.
Europa mailako proiektua da Comenius, eta Puzzle Europarraren puzzle zati harrigarriak (Puzzling Pieces of the European puzlle) izenburua du. Proiektu hori garatzeko Alemaniako Worbis herriko Marie Curie eta Galesko Llandudno hiriko Ysgol John Bright School ikastetxeekin lankidetzan ariko da Oianguren.
Datozen bi urteetan egin beharreko proiektua da, eta tarte horretan, hiru ikastetxeetako ikasleek tokiko identitatea aurkeztu (ezaugarriak, hizkuntza, ohiturak…) eta hainbat lan egingo dituzte elkarlanean IKTak erabiliz. Ingelesa izango da lanerako hizkuntza. «Honela, gure kultura zabaltzeko aukera izango dugu, eta baita besteena ezagutzeko ere. Euskal identitatea abianpuntutzat hartuta europeartasunerantz joko dugu», adierazi dute institutuko ordezkariek.
Ikasle trukeak 2012an
Oianguren institutuan DBHko 4. mailako 15 ikasle ariko dira lanean proiektu honetan, bai ikastetxean zein etxean, eta irakasle talde batek beharrezkoak diren baliabideak eta gaiak jorratuko ditu. Hainbat truke bidaia egitea ere aurreikusten dute proiektu horretan. Proiektukideak Ordizian izango dira 2012ko urtarrilean, eta udaberrian Galesera joango dira Oiangurenekoak. 2013. urtean Alemaniara joango dira.














