Haurrak margolari, Zumalakarregin
Zumalakarregi museoak antolatzen dituen tailerren barruan, larunbatean XIX. mendeko margolarak ezagutzeko aukera izan zuten haurrek. Hasieran Nor da nor jokoaren moldaera batean jolastu zuten, eta gero margotzeari ekin zioten. Guztien artean mural arti...
Zumalakarregi museoak antolatzen dituen tailerren barruan, larunbatean XIX. mendeko margolarak ezagutzeko aukera izan zuten haurrek. Hasieran Nor da nor jokoaren moldaera batean jolastu zuten, eta gero margotzeari ekin zioten. Guztien artean mural artistiko bat sortu zuten. Bestalde, larunbat honetan (urriak 8) XIX. mendeko musikariak eta olerkariak gaia landuko dute, 17:30etik 19:00etara bitartean. Parte hartu nahi duenak aurrez izena eman behar du













