Juan Mari Irizarrek irabazi du Murumendiko sagardo lehiaketa
Irizar, saria jasotzen Beasaingo Irizar jatetxeko Juan Mari Irizarrek irabazi du Murumendi elkarteko sagardo lehiaketa. Zelaia sagardotegiko sagardoa aurkeztu zuen lehiaketara, eta garaikurra eta lore sorta jaso zituen. Aurten, guztira, 72 partaidek parte hartu dute lehiaketan, iaz baino lau gehiagok, eta elkarteko kideak oso gustura daude, “lehiaketak indarra duela nabaritzen delako”, adierazi dute. Aurten gainera, lehen aldiz emankume batek parte hartu du txapelketan. Zelaia sagardotegiko zukua izan da garaile nagusia, sailkapen orokorrean lehen hiru postuetan sailkatu direnek Zelaia sagardotegiko sagardoa aurkeztu baitzuten bart lehiaketara. Astiazaran eta Gaztañaga sagardotegiek ere lortu dute lekutxo bat sailkapenean. Murumendi elkartetik jakinarazi dutenez, mahai bakoitzean 34 sagardo ezberdin probatu zituzten. Sagardoa probatzeaz gain, ordea, gaiaren inguruan ikasteko ere aprobetxatu zuten askok, parte hartzaileen artean sagardotegi ezagunetako nagusiak baitzeuden. Aurten lehiaketa antolatu duten 38. urtea izan da, eta aurrerantzean ere lehiaketa antolatzeko asmoa dutela jakinarazi dute: “Erreferentzia bihurtzen ari den lehiaketa da, eta parte hartze aldetik jende askoz gehiagorik ezin dugu hartu, baina pozgarria da txapelketak halako harrera izatea. Datozen urteetan ere lehiaketa antolatzeko lan egingo dugu”.
Beasaingo Irizar jatetxeko Juan Mari Irizarrek irabazi du Murumendi elkarteko sagardo lehiaketa. Zelaia sagardotegiko sagardoa aurkeztu zuen lehiaketara, eta garaikurra eta lore sorta jaso zituen. Aurten, guztira, 72 partaidek parte hartu dute lehiaketan, iaz baino lau gehiagok, eta elkarteko kideak oso gustura daude, “lehiaketak indarra duela nabaritzen delako”, adierazi dute. Aurten gainera, lehen aldiz emankume batek parte hartu du txapelketan.
Zelaia sagardotegiko zukua izan da garaile nagusia, sailkapen orokorrean lehen hiru postuetan sailkatu direnek Zelaia sagardotegiko sagardoa aurkeztu baitzuten bart lehiaketara. Astiazaran eta Gaztañaga sagardotegiek ere lortu dute lekutxo bat sailkapenean.
Murumendi elkartetik jakinarazi dutenez, mahai bakoitzean 34 sagardo ezberdin probatu zituzten. Sagardoa probatzeaz gain, ordea, gaiaren inguruan ikasteko ere aprobetxatu zuten askok, parte hartzaileen artean sagardotegi ezagunetako nagusiak baitzeuden.
Aurten lehiaketa antolatu duten 38. urtea izan da, eta aurrerantzean ere lehiaketa antolatzeko asmoa dutela jakinarazi dute: “Erreferentzia bihurtzen ari den lehiaketa da, eta parte hartze aldetik jende askoz gehiagorik ezin dugu hartu, baina pozgarria da txapelketak halako harrera izatea. Datozen urteetan ere lehiaketa antolatzeko lan egingo dugu”.














