Majoriko langileek grebari ekingo diote datorren astelehenean
Igeriketa Lantzen enpresaren kontratupean –enpresa hori hartzekodunen lehiaketan dago egun– Majori kiroldegian lan egiten duten langile “guztiek” greba mugagabea egiteari ekingo diote datorren astelehenean, hilak 10. LAB sindikatuak hel...
Igeriketa Lantzen enpresaren kontratupean –enpresa hori hartzekodunen lehiaketan dago egun– Majori kiroldegian lan egiten duten langile “guztiek” greba mugagabea egiteari ekingo diote datorren astelehenean, hilak 10. LAB sindikatuak helarazitako oharrak dioenez, ekainaren 15az geroztik langile horiek ez dute soldatarik kobratu, baina hala eta guztiz ere lanean segitzen dute. Ordiziako Udalak aurreko astean erabaki zuen Majoriko langileei 90.000 euroko mailegua ematea, kobratu gabe zeramatzaten hiru hilabete horien ordainetan. Aho batez hartu zuen erabakia Ordiziako udalbatzak. Ostiralean, 13:00ean, prentsaurrekoa emango dute langileek Majorin, eta han azalduko dituzte grebara jotzeko arrazoiak zein diren eta zein eskakizun egiten dituzten.













