Tolosaldeko osasungintza publikoaz bilera egingo dute gaur Legorretan
Tolosaldea Osasun Publikoaren Alde koordinakundeak informazioa zabaltzeko bilera-hitzaldia egingo du gaur, Legorretan. Osasungintza publikoaren esparruan Tolosaldean daude sartuta legorretarrak, eta eskualde hartan erietxe publikorik ez egoteaz, zerbit...
Tolosaldea Osasun Publikoaren Alde koordinakundeak informazioa zabaltzeko bilera-hitzaldia egingo du gaur, Legorretan. Osasungintza publikoaren esparruan Tolosaldean daude sartuta legorretarrak, eta eskualde hartan erietxe publikorik ez egoteaz, zerbitzua pribatu bihurtzeko arriskuaz eta azken aldian egin dituzten urratsak nahiz gertatu diren aldaketak izango dituzte mintzagai. Bilera udaletxean da, gaur, 19:00etan.













