Zeraingo Udalak 459.870 euroko diru-laguntza jaso du meategietan lanak egiteko
Zeraingo Udalari 459.870 euroko diru-laguntza eman dio Espainiako Sustapen Ministerioak Aizpeako meategietako monumentu multzoko lanak finantzatzeko, eta bi instituzio horiek lankidetza hitzarmena sinatu dute. Astelehenean (urriak 3) Madrilen, Espainiako Sustapen Ministerioan, izan ziren Jose Manuel Oria Zeraingo alkatea eta Aitziber Makazaga eta Andoni Alustiza zinegotziak. Zeraingo Udalaren izenean Jose Manuel Oria alkateak eta Espainiakoa Sustapen Ministerioaren izenean Jose Blanco Espainiako Sustapen ministroak sinatu zuten hitzarmena. Diru-laguntza horrekin burdinaren eraldatze tailerra zaharberritzeko eta balioan jartzeko lehen faseko lanak egingo dituzte. Zeraingo Udalak aurkeztutako proiektuaren aurrekontu osoa 613.160 eurokoa da. Beraz, Zeraingo Udalak jarriko du gainerako diru kopurua: 153.290 euro.
Zeraingo Udalari 459.870 euroko diru-laguntza eman dio Espainiako Sustapen Ministerioak Aizpeako meategietako monumentu multzoko lanak finantzatzeko, eta bi instituzio horiek lankidetza hitzarmena sinatu dute.
Astelehenean (urriak 3) Madrilen, Espainiako Sustapen Ministerioan, izan ziren Jose Manuel Oria Zeraingo alkatea eta Aitziber Makazaga eta Andoni Alustiza zinegotziak. Zeraingo Udalaren izenean Jose Manuel Oria alkateak eta Espainiakoa Sustapen Ministerioaren izenean Jose Blanco Espainiako Sustapen ministroak sinatu zuten hitzarmena.
Diru-laguntza horrekin burdinaren eraldatze tailerra zaharberritzeko eta balioan jartzeko lehen faseko lanak egingo dituzte. Zeraingo Udalak aurkeztutako proiektuaren aurrekontu osoa 613.160 eurokoa da. Beraz, Zeraingo Udalak jarriko du gainerako diru kopurua: 153.290 euro.














