Opera herritarrei hurbiltzeko hamalau proiekzio egingo dituzte Legazpin
Atzo hasi zuten Legazpin DVD bidezko opera emanaldien denboraldi berria, Amadeus filmaren proiekzioarekin. Hilean bi asteazkenetan egingo dituzte DVD bidezko opera emanaldiak, kultur etxean 20:30ean. Herritar guztiei irekitako saioak dira, eta aldiko opera baten erdia proiektatzen dute. Aurtengo denboraldian zazpi obra eskainiko dituzte: Un Ballo in maschera (Verdi), Lucia di Lammermoor (Donizetti), La Sonnambula (Bellini), Macbeth (Verdi), Idiomeneo (Mozart), Manon (Massenet) eta Las Valquirias (Wagner). Bi astetan proiektatzen dituzten bi zatitan banatu ohi dute opera bakoitza. Lehen opera urrian proiektatuko dute, 19an eta 26an. 20:30ean egingo dituzte emanaldiak kultur etxean. Mariano Guerreiro da proiekzio hauen sustatzaile nagusia. Bere esanetan, «urteekin esperientzia hartuz goaz, eta hori emanaldietan ere somatzen da. Aurtengoak opera onak direla esango nuke. Kasualitatez, aukeraketan opera irakasle batek ere lagundu zigun». Asteazkenetako emanaldietan 20 lagun inguru batu ohi dira. Batzuk lehenagotik ziren operaren zaletuak, eta beste batzuk Legazpiko emanaldiekin zaletu dira. «Gure artean bada hasieran beldurrez edo zer aurkituko zuen ez zekiela etorri zen jendea, baina gero, musika, antzerkia, ahotsak eta dekorazioa direla ikusi du, pena merezi duen zerbait dela». Herritarrek opera gertuagoko gauza bat bezala ikus dezaten eragiten ari dira emanaldiekin. Jendea emanaldietara gerturatzeko helburuz, kuriositatea piztu nahi die Guerreirok. «Gain batera igotzen ez denak ez du [...]
Atzo hasi zuten Legazpin DVD bidezko opera emanaldien denboraldi berria, Amadeus filmaren proiekzioarekin.
Hilean bi asteazkenetan egingo dituzte DVD bidezko opera emanaldiak, kultur etxean 20:30ean. Herritar guztiei irekitako saioak dira, eta aldiko opera baten erdia proiektatzen dute. Aurtengo denboraldian zazpi obra eskainiko dituzte: Un Ballo in maschera (Verdi), Lucia di Lammermoor (Donizetti), La Sonnambula (Bellini), Macbeth (Verdi), Idiomeneo (Mozart), Manon (Massenet) eta Las Valquirias (Wagner). Bi astetan proiektatzen dituzten bi zatitan banatu ohi dute opera bakoitza.
Lehen opera urrian proiektatuko dute, 19an eta 26an. 20:30ean egingo dituzte emanaldiak kultur etxean.
Mariano Guerreiro da proiekzio hauen sustatzaile nagusia. Bere esanetan, «urteekin esperientzia hartuz goaz, eta hori emanaldietan ere somatzen da. Aurtengoak opera onak direla esango nuke. Kasualitatez, aukeraketan opera irakasle batek ere lagundu zigun». Asteazkenetako emanaldietan 20 lagun inguru batu ohi dira. Batzuk lehenagotik ziren operaren zaletuak, eta beste batzuk Legazpiko emanaldiekin zaletu dira. «Gure artean bada hasieran beldurrez edo zer aurkituko zuen ez zekiela etorri zen jendea, baina gero, musika, antzerkia, ahotsak eta dekorazioa direla ikusi du, pena merezi duen zerbait dela». Herritarrek opera gertuagoko gauza bat bezala ikus dezaten eragiten ari dira emanaldiekin.
Jendea emanaldietara gerturatzeko helburuz, kuriositatea piztu nahi die Guerreirok. «Gain batera igotzen ez denak ez du paisaia ikusiko» dio. «Bizitza osoan hezitako ahotsak dira, eta giza ahotsaren instrumentua gozatzeko oso gauza ederra da», dio Guerreirok. Sortzen den lagun taldeko giroa ere nabarmentzen du. Aurtengo ikasturterako, operez gain zarzuelak ere proiektatzen hastea dute buruan.