Igandean (urriak 9) egingo dute Ormaiztegin Arrastoak, Jatorrizko Euskal Animalia Espezieen Erakusketa goizeko hamarretan hasita. Ormaiztegiko Udalak eta Euskal Herriko Abere Autoktonoen elkarteek antolatu dute, eta aurtengoa egiten duten 12. aldia izango da. Euskal Herrikoak diren animalia arrazak egongo dira erakusgai. Asko desagertzear dauden arrazak dira, gainera. Euskal Herrian ezaugarri horiekin egiten den erakusketa bakarra da, eta ekimen horren helburuak Euskal Herriko animalia arraza autoktonoak ezagutzera ematea, eta mantentzeko egiten den lanaren berri ematea dira. Erakusketa horren garrantziaz hitz egin dute gaur Donostian Koldo Lizarralde Gipuzkoako Foru Aldundiko Nekazaritza zuzendariak, Rosa Maria Urkia Ormaiztegiko alkateak eta Haritz Maiz Ormaiztegiko Nekazaritza zinegotziak. Lizarralderen ustez ardi latxak eta larreak “oso garrantzitsuak” dira lehen sektorean. Baserritarren ekonomia altxatzeko “ezinbestekotzat” jo zituen. “Ardi latxaz gain, beste arraza ugari daude ezagutzen ez ditugunak eta desagertzeko zorian daudenak. Horiek babestu egin behar ditugu, eta horretarako lehendabizi ezagutu egin behar ditugu. Aukera bikaina izango dugu igande honetan horretarako”. Informazioa emango dute Goizeko hamarretatik aurrera egongo dira ikusgai jatorrizko euskal animalia espezieak, erakusketara egokitutako gune berezietan. Elkarte bakoitzak jatorrizko euskal animalia espezietatik ekoiztutako produktuak ere salduko ditu. Goizeko hamaiketatik aurrera gune bakoitzean megafoniaren bitartez elkartekideek arraza horiek azken urteetan izan duten garapenari eta ezaugarriei buruzko azalpenak emango dituzte. [...]
Zelanda Berrirako 57 tren elektriko egiteko 300 milioi euroko kontratua lortu du goizean CAF enpresak. Auckland hirirako izango dira trenak, eta denak Beasaingo lantegian egingo dituzte. Tren bakoitzak hiru bagoi izango dituela jakinarazi dute eta 380...
Ordizia Kantuz jaialdiaren hirugarren saioa egingo dute bihar. Barikuan taldeak joko du. Ordizian ezaguna da talde hori, lehendik ere hainbat saio eskainiak baitira herrian. Ez dira musikari profesionalak, eta musika gustuko dutelako elkartu eta jotzen...
Segurako Gazte Asanbladak Dirurik gabeko eguna antolatu du larunbaterako. Goizetik iluntzera bitartean truke azoka egingo dute eta arratsaldean tailerrak. Lehendabiziko aldia da Gazte Asanbladak horrelako ekimen bat antolatzen duena. Markel Fernandez Segurako Gazte Asanbladako kidearen hitzetan “egungo gizartean kontsumismoa da jaun eta jabe. Joera horri aurre egiteko eta dirurik gabe funtzionatzen badakigula ikusteko egun hori antolatzea pentsatu genuen”. Truke azoka goizeko hamaiketan irekiko dute, eta edozein herritarrek parte hartu ahal izango du. Gazte Asanbladako kideek etxean eduki arren erabiltzen ez dituzten gauzak plazara ateratzeko deia egin diete segurarrei. “Arropak, liburuak, jostailuak… edozer gauzak balio du. Azokan ikusi eta interesatzen zaigun hori trukearen bidez lortu ahal izango dugu”, dio Fernandezek. Azoka iluntzera arte egongo da irekita, eta Gazte Asanbladako kideek bertan bazkalduko dute, azokan dauden materialak zaindu asmoz. Arratsaldean txalaparta eta eskulan ikastaroak egingo dituzte besteak beste, eta edonork parte hartu ahal izango du. Balorazioa egingo dute Dirurik gabeko eguna bukatu eta gero balorazioa egingo du Gazte Asanbladak. Fernandezen hitzetan «harrera ona izaten badu, ez dugu baztertzen aurrerantzean ere horrelako zerbait antolatzea».
Olaberriko motor zirkuituan karting probak jokatuko dira igande goizean. Olaberriko Karting Serieak txapelketako laugarren eta azkeneko jardunaldia izango da, karting modalitatean. Txapeldunak izendatzeko eta sailkapena ixteko balioko du. Igandean 10:0...
Lazkaoko Udaleko Kultura sailak bost ikastaro hasiko ditu. Udaletxean apuntatu behar da (943 08 80 80 edo kultura@lazkao.net). Plaza dantzen saioak ostiraletan 19:00etan dira, Arerian, urritik abendura (25 euro hileko). Tailaketa Aresoko etxean, ostira...
Ataungo Odol Emaile Elkarteak zuzenketa egin du herrian barrena zabaldutako emanaldien datetan. Hurrengo hitzordua hilaren 10ean izango zela iragarri arren, ez da orduan: urriaren 24an, astelehena, eman ahalko da odola Ataunen. Lekua eta ordua, berak: ...
Atzo hasi zuten Legazpin DVD bidezko opera emanaldien denboraldi berria, Amadeus filmaren proiekzioarekin. Hilean bi asteazkenetan egingo dituzte DVD bidezko opera emanaldiak, kultur etxean 20:30ean. Herritar guztiei irekitako saioak dira, eta aldiko opera baten erdia proiektatzen dute. Aurtengo denboraldian zazpi obra eskainiko dituzte: Un Ballo in maschera (Verdi), Lucia di Lammermoor (Donizetti), La Sonnambula (Bellini), Macbeth (Verdi), Idiomeneo (Mozart), Manon (Massenet) eta Las Valquirias (Wagner). Bi astetan proiektatzen dituzten bi zatitan banatu ohi dute opera bakoitza. Lehen opera urrian proiektatuko dute, 19an eta 26an. 20:30ean egingo dituzte emanaldiak kultur etxean. Mariano Guerreiro da proiekzio hauen sustatzaile nagusia. Bere esanetan, «urteekin esperientzia hartuz goaz, eta hori emanaldietan ere somatzen da. Aurtengoak opera onak direla esango nuke. Kasualitatez, aukeraketan opera irakasle batek ere lagundu zigun». Asteazkenetako emanaldietan 20 lagun inguru batu ohi dira. Batzuk lehenagotik ziren operaren zaletuak, eta beste batzuk Legazpiko emanaldiekin zaletu dira. «Gure artean bada hasieran beldurrez edo zer aurkituko zuen ez zekiela etorri zen jendea, baina gero, musika, antzerkia, ahotsak eta dekorazioa direla ikusi du, pena merezi duen zerbait dela». Herritarrek opera gertuagoko gauza bat bezala ikus dezaten eragiten ari dira emanaldiekin. Jendea emanaldietara gerturatzeko helburuz, kuriositatea piztu nahi die Guerreirok. «Gain batera igotzen ez denak ez du [...]
Asko eta asko gara gure euskalduntasuna indartu duguna Barandiaran, Altuna, Lekuona eta beste hainbat jakintsuen lanei esker.
Ordiziako Eskola Kiroleko entrenatzaileei, saskibaloi teknifikazio jardunaldia egiteko aukera emango die Ordiziako Udaleko euskara zerbitzuak, EBPNren barruan. «Eskola orduz kanpoko jarduerek euskararen auzian duten garrantziaz jabetuta, eskola kirole...
Gipuzkoako DYAk bere lana eta eskaintzen dituen zerbitzuak ezagutarazteko eguna antolatu du iganderako. Ordiziako Barandiaran plazan egingo dute jardunaldia, 11:00etatik 19:00etara, eta herritar guztiei egin diete bertara etortzeko gonbitea. Egunean ze...
Asteburu honetan, Daniele Thompson zinemagile frantziarraren Cena de amigos filma emango dute Ordiziako herri antzokian. Umore ukituarekin, itxurakeriaren eta hipokrisiaren inguruko gogoeta egiten du pelikulak. Saioak larunbatean, (19:30 eta 22:15), ig...
Illati euskara elkarteak urtero kaleratzen duen egutegia osatzeko argazki lehiaketa antolatu du aurten ere. Hasiera batean argazkiak aurkezteko azken eguna irailaren 30a zen, baina Illatiko kideek epea urriaren 15era arte luzatzeko erabakia hartu dute....
Legorretako Udaleko Kultura Batzordeak film laburren laugarren lehiaketa antolatu du. Elkartasuna gaiaren inguruan osatu behar dituzte partaideek ikus-entzunezkoak. Edonork parte har dezake, «inolako mugarik gabe». Gehienez bost minutuko iraupena iza...
Goierriko Dantzari Txiki denboraldiko azkenetako eguna Lazkaon ospatuko dute, igandean, bederatzi taldek. Egun osoko egitaraua prestatu du Oin-Arin dantza taldeak. 10:30ean, plazan elkartu eta hamaiketakoa egingo dute. Herrigunean desfilea egingo dute ...
Bareak elkarteko zuzendaritzako kideek aurkeztu dituzte asteburuko ekintzak Bareak elkartean barruan biltzen diren denda, jatetxe eta tabernak ezagutzera emateko, lehen Bareak Asteburua antolatu dute. Gizarteari lotutako festa egin nahi dute, eta horretarako, alor ezberdinetako jendea biltzeko baliagarriak diren ekintzak antolatu dituzte asteburu honetarako. Bihar hasi eta igandera arte, pintxo lehiaketa, trikipoteoa, haurrentzako jolasak, rock kontzetua, zozketak eta azoka antolatu dituzte. Azokan, elkarteko bazkide diren 23 dendek parte hartuko dutela iragarri dute (Alzuaran, Andreak, Argi optika, Arteka, Cortes, Foto Alzuri, Infocoste, Itak, Jokin Mujika, Julki, Kux-kux, Malda, Naia, Natxo, Ol-Laia, Otea, Pergola, Rainbow, Siboney, Txindoki, Zugaitz, eta Zuretzat). Bareak elkarteko Carlos Gonzalez azaldu duenez, «azoka ez da stock azoka izango. Denboraldi honetako hainbat gai egongo dira salgai, eta eskaintza bereziak ere egongo dira». Salgai egongo diren produktuen artean, helduntzako eta haurrentzako arropa, oinetakoak eta barruko arropa aurkitu ahalko dira. Halako azoketan ohikoak izaten ez diren beste denda batzuek ere parte hartuko dutela esan du Gonzalezek: «Bi txirrindu dendek, gozotegi batek, eskulan denda batek, eta argazkien eta informatika alorreko gaiak dituen beste batek ere aterako dituzte produktuak kalera. Edergintza alorreko beste batek ere bai, eta sukaldeko altzariak ere egongo dira azokan». Bareak elkarteak postua ere jarriko du, herritarrei eta goierritarrei elkarteak eskaintzen [...]
Nordia Perez idazleak bere lehen liburua aurkeztuko du bihar Beasainen. Irene izeneko eleberria idatzi du Ordizian bizi den nikaraguarrak, eta Ordizian egindako aurkezpenaren ondoren, Beasainen emango du kontakizunaren berri. Aurkezpena udaletxeko ...