Segurako Gazte Asanbladak Dirurik gabeko eguna antolatu du larunbaterako
Segurako Gazte Asanbladak Dirurik gabeko eguna antolatu du larunbaterako. Goizetik iluntzera bitartean truke azoka egingo dute eta arratsaldean tailerrak. Lehendabiziko aldia da Gazte Asanbladak horrelako ekimen bat antolatzen duena. Markel Fernandez Segurako Gazte Asanbladako kidearen hitzetan “egungo gizartean kontsumismoa da jaun eta jabe. Joera horri aurre egiteko eta dirurik gabe funtzionatzen badakigula ikusteko egun hori antolatzea pentsatu genuen”. Truke azoka goizeko hamaiketan irekiko dute, eta edozein herritarrek parte hartu ahal izango du. Gazte Asanbladako kideek etxean eduki arren erabiltzen ez dituzten gauzak plazara ateratzeko deia egin diete segurarrei. “Arropak, liburuak, jostailuak… edozer gauzak balio du. Azokan ikusi eta interesatzen zaigun hori trukearen bidez lortu ahal izango dugu”, dio Fernandezek. Azoka iluntzera arte egongo da irekita, eta Gazte Asanbladako kideek bertan bazkalduko dute, azokan dauden materialak zaindu asmoz. Arratsaldean txalaparta eta eskulan ikastaroak egingo dituzte besteak beste, eta edonork parte hartu ahal izango du. Balorazioa egingo dute Dirurik gabeko eguna bukatu eta gero balorazioa egingo du Gazte Asanbladak. Fernandezen hitzetan «harrera ona izaten badu, ez dugu baztertzen aurrerantzean ere horrelako zerbait antolatzea».
Segurako Gazte Asanbladak Dirurik gabeko eguna antolatu du larunbaterako. Goizetik iluntzera bitartean truke azoka egingo dute eta arratsaldean tailerrak.
Lehendabiziko aldia da Gazte Asanbladak horrelako ekimen bat antolatzen duena. Markel Fernandez Segurako Gazte Asanbladako kidearen hitzetan “egungo gizartean kontsumismoa da jaun eta jabe. Joera horri aurre egiteko eta dirurik gabe funtzionatzen badakigula ikusteko egun hori antolatzea pentsatu genuen”.
Truke azoka goizeko hamaiketan irekiko dute, eta edozein herritarrek parte hartu ahal izango du. Gazte Asanbladako kideek etxean eduki arren erabiltzen ez dituzten gauzak plazara ateratzeko deia egin diete segurarrei. “Arropak, liburuak, jostailuak… edozer gauzak balio du. Azokan ikusi eta interesatzen zaigun hori trukearen bidez lortu ahal izango dugu”, dio Fernandezek.
Azoka iluntzera arte egongo da irekita, eta Gazte Asanbladako kideek bertan bazkalduko dute, azokan dauden materialak zaindu asmoz.
Arratsaldean txalaparta eta eskulan ikastaroak egingo dituzte besteak beste, eta edonork parte hartu ahal izango du.
Balorazioa egingo dute
Dirurik gabeko eguna bukatu eta gero balorazioa egingo du Gazte Asanbladak. Fernandezen hitzetan «harrera ona izaten badu, ez dugu baztertzen aurrerantzean ere horrelako zerbait antolatzea».