Zelanda Berrirako 57 tren egingo ditu CAF-ek Beasaingo lantegian
Zelanda Berrirako 57 tren elektriko egiteko 300 milioi euroko kontratua lortu du goizean CAF enpresak. Auckland hirirako izango dira trenak, eta denak Beasaingo lantegian egingo dituzte. Tren bakoitzak hiru bagoi izango dituela jakinarazi dute eta 380...
Zelanda Berrirako 57 tren elektriko egiteko 300 milioi euroko kontratua lortu du goizean CAF enpresak. Auckland hirirako izango dira trenak, eta denak Beasaingo lantegian egingo dituzte.
Tren bakoitzak hiru bagoi izango dituela jakinarazi dute eta 380 bidaiarirentzako lekua. Kontratuan zehazten denez, trenen mantenua ere CAFek egingo du hurrengo hamabi urteetan. 2013an entregatuko dituzte trenak.