Goierriko Esperientziaren Foroak gaur zortzi ekingo dio 2011-12 ikasturte berriari
Goierriko Esperientziaren Foroak ikasturte berriari ekingo dio datozen asteetan. 50 urtetik gorako Goierri Beheko eta Garaiko biztanleei zuzenduta dago, eta «elkartrukerako espazio irekia» izan nahi du, pertsona horien formazioa eta garapen pertsonala landuz eta gizartean «paper aktiboa» izan dezaten. Ikastaro horrek lau zati nagusi izango ditu. Batetik, oinarrizko kontzeptuak landuko dituzte, hala nola, osasun fisikoa eta psikologikoa zaintzea, komunikaziorako trebetasuna, harreman sozialak edota sexualitatea. Bigarren atalean, soziologia, historia, zuzenbidea eta literatura bezalako gai espezifikoak landuko dituzte. Hirugarren zatian, gizarte ekintzako proiektu bat garatzen eta martxan jartzen ikasiko dute ikasleek. Bestalde, ikasturtean zehar hainbat irteera eta bisita ere egingo dituzte. Esperientziaren Eskolako ikasle ohien Gueske elkartetik, 50 urtetik gorako guztiei «beldurrak kendu eta matrikula egiteko» deia egin diete. Elkartekoen arabera, «honek ez du zerikusirik garai batean ezagutu genuen eskolarekin», ez baitago azterketarik eta apunterik hartu beharrik. Esperientzia horrek norbere burua aberasteko balio duela uste dute. Ikastaroaren prezioa 150 eurokoa da; hasieran 30 euro ordaintzen dira, eta gainontzekoa, epeka ordaindu daiteke. Kutxaren bezeroek %50eko deskontua izango dute. Izena emateko, Goiekik Ordizian (943 16 15 37) edo Ugassak Legazpin (943 72 58 29) dituzten bulegoetara jo daiteke. Aurkezpena, gaur zortzi Esperientziaren foroak prest du dena ikasturte berriari ekiteko, eta gaur zortzi, hilaren 21ean, [...]
Goierriko Esperientziaren Foroak ikasturte berriari ekingo dio datozen asteetan. 50 urtetik gorako Goierri Beheko eta Garaiko biztanleei zuzenduta dago, eta «elkartrukerako espazio irekia» izan nahi du, pertsona horien formazioa eta garapen pertsonala landuz eta gizartean «paper aktiboa» izan dezaten.
Ikastaro horrek lau zati nagusi izango ditu. Batetik, oinarrizko kontzeptuak landuko dituzte, hala nola, osasun fisikoa eta psikologikoa zaintzea, komunikaziorako trebetasuna, harreman sozialak edota sexualitatea. Bigarren atalean, soziologia, historia, zuzenbidea eta literatura bezalako gai espezifikoak landuko dituzte. Hirugarren zatian, gizarte ekintzako proiektu bat garatzen eta martxan jartzen ikasiko dute ikasleek. Bestalde, ikasturtean zehar hainbat irteera eta bisita ere egingo dituzte.
Esperientziaren Eskolako ikasle ohien Gueske elkartetik, 50 urtetik gorako guztiei «beldurrak kendu eta matrikula egiteko» deia egin diete. Elkartekoen arabera, «honek ez du zerikusirik garai batean ezagutu genuen eskolarekin», ez baitago azterketarik eta apunterik hartu beharrik. Esperientzia horrek norbere burua aberasteko balio duela uste dute.
Ikastaroaren prezioa 150 eurokoa da; hasieran 30 euro ordaintzen dira, eta gainontzekoa, epeka ordaindu daiteke. Kutxaren bezeroek %50eko deskontua izango dute. Izena emateko, Goiekik Ordizian (943 16 15 37) edo Ugassak Legazpin (943 72 58 29) dituzten bulegoetara jo daiteke.
Aurkezpena, gaur zortzi
Esperientziaren foroak prest du dena ikasturte berriari ekiteko, eta gaur zortzi, hilaren 21ean, egingo dute ikasturtearen aurkezpen ekitaldia. 11:00etan izango da, Goierri Ingeniaritza Eskolako arteoan. Ondoren, hamaiketakoa egingo dute, kafetegian.
Ikasturtea, datorren astean hasi eta ekainera artekoa izango da eta eskolak, astearte, asteazken eta ostegunetan emango dituzte, 10:00etatik 13:00etara, Goiekiren Ordiziako industrialdeko bulegoetan. Ikastaroan parte hartzen duten guztiek, diploma bana jasoko dute.