Hamalau talde ariko dira aurten Jazpana Fest! jaialdian
Urriaren 28tik 31ra izango da aurten Jazpana Fest! jaialdia, ruralismo postmodernoaren festa. Hirugarren urtea da aurtengoa jaialdia antolatzen dutena, eta urteurrena aitzakia hartuta, egun bat gehiago izango du aurten jaialdiak, azaroaren 1a jai eguna dela aprobetxatuz. Antolatzaileek atzo egin zuten jaialdiaren aurkezpena, eta bertan emandako datuen arabera, hamalau taldek egingo dute kontzertua hiru egunetan. Beasaingo, Goierriko, Euskal Herriko eta Espainiako musikariak igoko dira oholtzara jaialdian zehar. Urriaren 28rako, lau dira talde gonbidatuak, tartean Beasaingo Continuo Renacer eta Lost Chords. Lehen taldeak bigarren diska aurkeztuko du jaialdian. Rock gordina eta zuzeneko bikaina duen Atom Rhumba taldea eta hirukote andaluziar batek osatutako Guadalupe Plata taldeak ere Beasainen izango dira jaialdiko lehen egunean. Kontzerutuen amaieran, Olarius&Brothers dj-ak ariko dira musika jartzen: Jon Gurutze Olano eta Egoitz Irizar beasaindarrak. Urriaren 29an, larunbatean, Los Tiki Phantoms, dagoeneko ibilbide luzea egina duen El Columpio Asesino, hirugarren diskoa aurkeztuz Baionatik datorren Willis Drummond, kantu azkarrak eta zuzenak egiten dituen La Celula Durmiente eta The Nekrobabies eta Cuarto de Hora talde legazpiarrak ariko dira. Kontzertuen ondoren Mether&Zacker dj-ek egingo dute saioa. Igandean, urriaren 30ean, izango dira azken kontzertuak. Ordurako, Grises talde zestoarra (Gipuzkoa), Ainara Legardom bilbotarra, Valentziako (Herrialde Katalanak) Los Teleplasticos eta Brigada Criminal talde ohiko hainbat abeslarik [...]
Urriaren 28tik 31ra izango da aurten Jazpana Fest! jaialdia, ruralismo postmodernoaren festa. Hirugarren urtea da aurtengoa jaialdia antolatzen dutena, eta urteurrena aitzakia hartuta, egun bat gehiago izango du aurten jaialdiak, azaroaren 1a jai eguna dela aprobetxatuz. Antolatzaileek atzo egin zuten jaialdiaren aurkezpena, eta bertan emandako datuen arabera, hamalau taldek egingo dute kontzertua hiru egunetan.
Beasaingo, Goierriko, Euskal Herriko eta Espainiako musikariak igoko dira oholtzara jaialdian zehar. Urriaren 28rako, lau dira talde gonbidatuak, tartean Beasaingo Continuo Renacer eta Lost Chords. Lehen taldeak bigarren diska aurkeztuko du jaialdian. Rock gordina eta zuzeneko bikaina duen Atom Rhumba taldea eta hirukote andaluziar batek osatutako Guadalupe Plata taldeak ere Beasainen izango dira jaialdiko lehen egunean. Kontzerutuen amaieran, Olarius&Brothers dj-ak ariko dira musika jartzen: Jon Gurutze Olano eta Egoitz Irizar beasaindarrak.
Urriaren 29an, larunbatean, Los Tiki Phantoms, dagoeneko ibilbide luzea egina duen El Columpio Asesino, hirugarren diskoa aurkeztuz Baionatik datorren Willis Drummond, kantu azkarrak eta zuzenak egiten dituen La Celula Durmiente eta The Nekrobabies eta Cuarto de Hora talde legazpiarrak ariko dira. Kontzertuen ondoren Mether&Zacker dj-ek egingo dute saioa.
Igandean, urriaren 30ean, izango dira azken kontzertuak. Ordurako, Grises talde zestoarra (Gipuzkoa), Ainara Legardom bilbotarra, Valentziako (Herrialde Katalanak) Los Teleplasticos eta Brigada Criminal talde ohiko hainbat abeslarik osatutako Fiachras taldeak daude iragarrita. Pi&Marian disko jartzaile beasaindarrak ariko dira ondoren.
Jaialdiari ukitu berezia emango dion laburren emanaldia ere antolatu dute aurtengorako. Urriaren 31n, astelehenean, Beasaingo laburrak ikusteko aukera egongo dela aurreratu dute antolatzaileek. Pelikulen emanaldia 19:00etan hasiko da eta ondoren Jazpanaokea izena eman dioten karaoke festa egingo dute.
Ekintza paraleloak
Orain hiru urte jaialdia antolatzen hasi zirenetik egin duten moduan, aurten ere musika emanaldiez gain egongo da zer egin eta ikusi Jazpana Fest! jaialdian. Izan ere, eguneko ahalik eta ordu gehienak aprobetxatzeko eta musikaz haratagoko ekintzak antolatzeko asmoz, aurten ere jaialdiaren inguruko argazki rallya, eta skate, Guitar Hero eta 3×3 saskibaloi txapelketa egingo dituzte.
Guitar Hero eta 3×3 saskibaloi txapelketan aurrez izena emateko eskatu dute antolatzaileek, bi lehiaketak ahalik eta ondoen antolatu ahal izateko. Izena emateko ekintzak@jazpana.com helbidera mezua bidali behar da. Argazki rallyan eta skate txapelketan ez da beharrezkoa aurrez izena ematea.
Txapelketa hauei begira, Beasaingo hainbat taberna eta merkatarik sariak banatuko dituztela ere esan dute antolatzaileek. Hala, saskibaloi txapelketa irabazten duten gizonezkoen eta emakumezkoen taldeek afari bana irabaziko dute; Guitar Hero txapelketa irabazten duen lehiakideak bi lagunentzako afaria eta argazkirik onena lortzen duenak 200 euroko bale bat.
Informazioa liburuxkan
Aurten, jaialdiko berrikuntzetako bat datozen egunetan kaleratuko duten liburuxka izango da. Bertan, jaialdiari eta taldeei buruzko informazioa bildu dute: ekintzak, ordutegiak, herriko mapa bat… Liburuxkaren bidez, jaialdiaren inguruko informazioa zabaldu nahi dute antolatzaileek, eta bertan iragarri diren iragarleek emandako diruarekin, autofinantzaketarako bidea hasi nahi dute.
Jaialdiko lehen hiru egunetan, hau da, ostiraletik igandera bitartean, bokadillo zerbitzua egongo da Bernendoeneako aparkalekuan. Zerbitzua 20:00etan jarriko dute martxan, eta 00:00ak arte egongo da. Antolatzaileek esan dutenez, 03:00etan berriro jarriko dituzte salgai ogitartekoak.
Ordaintzeko, ‘Jazpanoa’
Euroak ez du lekurik izango aurten Jazpana jaialdian, ordainketa guztiak Jazpanoekin egin beharko baitira, antolatzaileek asmatu duten moneta berriarekin. Ogitartekoak ere tike bidez eskuratu ahalko dira. Ordainketa sistemaren eta jaialdiko gainerako ekintzen informazio gehiago www,jazpana.com helbidean.