Itsasondon mendi bizikleta zeharkaldian bi ibilbide izango dira aukeran
Itsasondoko Ijitu kirol elkarteak antolatutako mendi bizikleta zeharkaldia bihar arratsaldean jokatuko da, Itsasondoko mendi eremuan. Bi ibilbide prestatu dituzte, 22 eta 30 kilometro luzekoak. Proba 15:30ean hasiko da udaletxe aurretik. Federatuek 10 ...
Itsasondoko Ijitu kirol elkarteak antolatutako mendi bizikleta zeharkaldia bihar arratsaldean jokatuko da, Itsasondoko mendi eremuan. Bi ibilbide prestatu dituzte, 22 eta 30 kilometro luzekoak. Proba 15:30ean hasiko da udaletxe aurretik. Federatuek 10 euro eta gainontzekoek 15 euro ordaindu behar dute izen-ematea (www.itsasondobtt.com).
Herrigunean hasi eta bukatuko dute zeharkaldia txirrindulariek. Burnikurutzeta eta Pagorriaga gainak igaroko dituzte bidean. Jan-edanarekin bi postu topatuko dituzte, 14. eta 22. kilometroetan. Bukatutakoan askaria emango diete partaide guztiei, eta bizikletako materiala zotz egingo dute.
Antolakuntza lanak errazte aldera, izena aurrez emateko eskatu du Ijitu elkarteak. Hala egiten duten lehenbiziko 100 lagunek opari gehigarria jasoko dute: erreminta ugariko gailua eta galtzerdi parea. Gehienez 200 partaide hartuko dituzte.