Orbegozo auzoko etxe batean indarrez sartzeagatik gazte bat atxilotu du Ertzaintzak, Zumarragan
Ertzaintzak, goizaldean, 21 urteko gazte bat atxilotu du Orbegozo auzoko etxe batean indarrez sartu eta lapurreta egiteagatik.
Aurreko egunetan etxe berdinean lapurretak izan eta gero, bart agenteak zaintza lanak egiten ari ziren, eta etxean indarrez zabaldutako leiho bat sumatu zuten. Etxe barrura sartu, eta goiko solairuan gaztea topatu zuten, etxea berea bailitz erabiltzen ari zelarik.
Jabeak ez dira etxe horretan bizi, eta azken egunotan zenbait objekturen falta nabaritu dutela adierazi diote Ertzaintzari, tartean: arropa, bitxiak, argazki kamarak, jatekoak, edariak…













